Aton | |
---|---|
Egiptoar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Aton atonismoaren fokua da, Akenaton faraoiak antzinako Egipton ezarritako erlijio sistemarena, hain zuzen ere.
Egiptoarrak monoteistak ziren hasiera batean, nahiz eta eskualde bakoitzak bere berezko jainkoa eduki. Jainko guzti hauek panteoi politeista batean bateratu ziren. K.a. XIV. mendean Amenofis IV.a faraoiak (bere burua Akenaton izenez izendatu zuenak) Aton jainko bakarra zela esaten zuen doktrina zabaldu zuen.[1]
Fededun politeistak Atonen gurtzaren aurka agertu ziren, jainkoen ugaritasunagatik etekina ateratzen baitzuten. Atonen gurtza Amenofis IV.a hil eta gutxira desagertu zen.
Lehenengo urteetan, belatz burua zuen gizon bat zen. Gero, izpiak darion eguzki bezala marraztu zen.[2][3] Geroago, ikonoklasia inposatu zen eta Akenatonek eguzki bezala ere marraztea debekatu egin zuen. Handik aurrera, fonetikoki idatzi behar zela agindu zuen.[4][5]
Tutmosis IV.a eta Amenofis III.ak gurtu zuten. Akhetaton (gaur egungo Amarna) hirian zuen tenplurik garrantzitsuena.[6] Atonen himnoa Ayko hilobiko horman idatzita dago. Geroago, gurtza baztertua izan zen, hiria utzi zuten eta XIX. dinastian, gurtza honen aztarnak ezabatzen ahalegindu ziren.
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |