Atahualpa Yupanqui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Héctor Roberto Chavero |
Jaiotza | Pergamino Partido (en) , 1908ko urtarrilaren 8a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Nimes, 1992ko maiatzaren 23a (84 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, egile abeslaria, idazlea, abeslaria, kantugilea, gitarra-jotzailea eta aktorea |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Atahualpa Yupanqui |
Genero artistikoa | payada (en) herri-musika |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Argentinako Alderdi Komunista |
atahualpayupanqui.org.ar | |
Atahualpa Yupanqui, jaiotzez Hèctor Roberto Chavero (1908ko urtarrilaren 31a, Pergamino, Argentina – 1992ko maiatzaren 23a, Nimes, Frantzia) argentinar kantautore, gitarrajole, antropologo eta idazle bat izan zen.
Atahualpa Yupanquiren aita amerindiar jatorriko argentinarra zen, aldiz ama, Higinia Carmen Aran, Haran, Aranburu edo Haranburu, Euskal Herriko Gipuzkoako udalerri batean jaiotakoa omen zen.[1][2]
« | Herrialdeak, gizonak... arima ezaz hozten ari dira. Baina geu gaude, suharri eta ardagaiz, doinu eta abestiz, olerki eta gogoetekin, ahalegin handi eta edozein motatako ametsez, oraindik hoztu nahi ez duten horien orduak epeltzeko asmoz.[3] | » |
Atahualpa Yupanqui |
« | Natura maite dut, Bachen musika maite dut, zuhaitza, haizea eta zaldia maite ditut. Eta neurekiko grina sakon bat gordetzen dut: egunen batean anonimoen legiora elkartzea, izenik gabe, irudirik gabe, istorio pertsonalik gabe, haizeak anaitasun mundu batetara daraman maitasun eta bake abesti bat besterik ez.[3] | » |
Atahualpa Yupanqui |
Gaztea zelarik Argentinako ipar-mendebaldeko landa eremuetan eta Andeetako goi-ordokian barna bertako Amerindiarren ohiturak ikertzen jardun zuen. Tokian-tokiko etnografia datu garrantzitsuak bildu eta bertan ikusitako pobreziak zeharo amorrarazi zuenez Argetinako Alderdi Komunistako kide bilakatu zen. Bestalde musikari gisa inken erregeen ohorez haien izena bereganatu zuen.
Argetinako folk musikari garrantzitsuenetzat jo ohi da. Abeslari eta musikari ugarik bere abestiak abestu eta jo izan dituzte, horien artean honako hauek daudelarik: Mercedes Sosa, Los Chalchaleros, Horacio Guarany, Jorge Cafrune, Alfredo Zitarrosa, José Larralde, Víctor Jara, Ángel Parra, Marie Laforêt, Andrés Calamaro edota Mikel Laboa bera. Gaur egun ere, Argentina nahiz mundu osoko musikarien bilduma zati izan ohi dira.
Ofizialki Atahualpa Yupanquik 325 abesti erregistratu zituen,[4] horien artean ezagun edo ospetsuenak hauek lireteke: La alabanza, La añera, El arriero, Basta ya, Cachilo dormido, Camino del indio, Coplas del payador perseguido, Los ejes de mi carreta, Los hermanos, Indiecito dormido, Le tengo rabia al silencio, Luna tucumana, Milonga del solitario, Piedra y camino, El poeta, Las preguntitas, Sin caballo y en Montiel, Tú que puedes, vuélvete, Viene clareando eta Zamba del grillo.