Asun | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Urticaceae |
Generoa | Urtica |
Espezieak | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | nettle soup (en) |
Asuna Urticaceae familiako eta Urtica generoko landareen izena da. Espezie gehienak belarkarak dira, baina zuhaixka banaka batzuk ere badaude. Denek ile erresumingarriak izaten dituzte. Generoak 35 espezie hartzen ditu bere baitan eta mundu osoko eskualde epeletan banaturik daude. Belar txartzat hartzen den arren, propietate ugariko sendabelarrak dira.
Tokian tokiko beste aldaera batzuk aurki daitezke: asuin, ausin, osin, asoin, axun eta abar.
Aitzineuskaraz: *ausun[1] esaten zen, Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: asun . |