Oviedoko eta Asturietako Erresumako monumentuak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

San Miguel de Lillo eliza

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia 312
Kokalekua  Espainia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1985 (IX. bilkura)
Luzapen urtea 1998
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Asturiar artea Asturietako Erresuman VIII-X. mendeetan eman zen artea da. Arte musulmanarekin batera eman zen, baina lurralde ezberdinetan. Bi iritzi ezberdinak daude, batak dio antzinako artearen azken atala dela eta besteak aldiz, hurrengo mendeetan emango den arte erromanikoaren aitzindari dela.

Artea monarkiari oso lotuta zegoen, ospea eta prestigioa ematen dio, arkitektura esanguratsu bihurtuz. Aldi berean, asturiar monarkiak Europako beste erresumekin harreman estuak izan zituzten (Alfontso II.a eta Karlomagno) eta honen ondorio asturiar artea Europan ematen ari zen artearen isla izan zen.

Garaiak

Arte asturiarra lau aldi nagusietan bana dezakegu, errege ezberdinen arabera:

Arkitektura

Alfontso II.ak hiriburua Oviedon jarri zuen. Arkitekturak, monarkiaren duintasuna areagotuko zuen. Hirigintza aldetik, programa eraikitzaile handia jarri zuen abian. Gorteak finantzatuko du; Arte aulikoa da. Hiria harresitu egin zen eta akueduktuak eraiki ziren ura garraiatzeko. Jauregia altxa zuen hiriburuan. Hiria guztiz antolatua eta hierarkizatua sortu zuen.

Zentzu erlijioso oso handia izan zuen. Alfontso I.aren bizitza ia fraide batena zen, ezkondu eta semeak izan zituen arren.

Alfontso II.ak godoak miresten zituen eta erresuma antolatzeko era bisigodoa izan zen. Asturietatik Toledo bisigodoari begiratzen zion. Batzuen ustez asturiar artea neobisigodoa da. Ez zaizkigu Toledo bisigodoaren aztarnak iritsi, baina asturiar artean ikus ditzakegu hango eraginak.

Ezaugarriak

Santa María del Naranco eliza

Bi erregealdi garrantzitsu izan ziren arkitektura berriztatzailearen ikuspuntutik, alde batetik Alfontso II.aren erregealdia (791-842) eta bestetik Ramiro I.aren garaia (842-850).

Ikus, gainera

Kanpo estekak