Artikulu hau Gasteizko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arriaga».
Arriaga-Lakua
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°52′00″N 2°40′48″W / 42.8667°N 2.68°W / 42.8667; -2.68
Demografia
Arriagako San Joan baseliza

Arriaga-Lakua Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren iparraldean dago, erdigunetik 2,5 kilometrora. Arriaga herrixka zegoen lekuan eraikitako auzoa da. Bertan Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia kokatzen da, hortik Eusko Jaurlaritzak maiz Lakuako Gobernua ezizena jasotzea.

Historia

Arriagako herrixka 1025. urtean agertzen da lehen aldiz dokumentu historiko batean, Donemiliaga Kukulako dokumentu batean. Arriagak garrantzi handia zeukan, izan ere, erakunde arabarrak bertan biltzen ziren kofradiei zegozkien gaiak erabakitzeko. Horregaitik, arabarrengan agintzen zuen erakundearei, Arriagako kofradia izena jarri zitzaion.

Arriagako herrixka Gasteizko herrixka zaharretako bat da. 1258an Arriagako Ituna (gaztelaniaz "Voluntaria Entrega" izenarekin ere ezagutzen da) sinatu zen, eta Arriagako kofradiak Arabako Jaurerriaren subiranotasuna Gaztelako Alfonso XI.aren esku utzi zuen, bere pribilegioak mantentzearen truke. Horrez gain, kofradiakoak ziren zortzi herrixka Gasteizi eman zitzaizkion, horien artean Arriagako kofradia bera. Gerrate Napoleonikoen garaian, borroka odoltsuen lekuko izan zen Arriagako herrixka.

XX. mendea

1960ko hamarkadaren hasieran, Arriagako herrixkak 300 biztanle baino ez zituen. Ondorengo urteetan, eta Gasteizko zabalkundearekin batera, Arriagaren hiritartze prozesuari ekin zitzaion. Lakuako poligono edo auzoaren eraikuntza 1960ko hamarkada eta 1970eko hamarkadadetan hasi zen, eta antzinako Arriagako kofradiako lurretan egin zen. Ondorengo hamarkadetan auzoaren eraikuntzarekin jarraitu zen eta Forondako atea etorbidea sortu zen (Bilborako autobidearen sarrera nagusia).

1980ko hamarkadatik eraikitako etxebizitzekin batera, bestelako azpiegiturak eraiki ziren, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia eta Ertzaintzaren Gasteizko polizia etxe nagusia. Oraindik ere, eraikitzeko tokiak geratzen dira Arriaga-Lakuan, eta etorkizunean Gasteizko udalak, bere bulegoak zentralizatuko dituen egoitza nagusia eraiki nahi du auzoan.

Arriaga-Lakuako guneak

Ibaiondo auzoa Lakuan

Arriaga-Lakua hainbat alderdietan banaturik dago.

Kale-izendegia

Arriagako Done Bikendi elizaren dorrea, Olagibelek diseinatua.

Hauexek dira Arriaga zeharkatzen duten kaleak:

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz