Aritz Egea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Urretxu, 1984ko apirilaren 17a (40 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Mondragon Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | lasterkaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Aritz Egea Cáceres (Urretxu, 1984ko apirilaren 17a - ) atleta gipuzkoarra da, mendi lasterketatan aritzen dena.
Txirrindularitza eta triatloia lantzen hasi zen eta helburu bezala hartu zuen Hawaiiko Iron Manean aritzea.
2012an Zegama-Aizkorri maratoian hartu zuen parte eta horrekin skyrunning munduan sartu zen. 2015ean Skyrhune lasterketa irabazi zuen Frantzian, 2017an Olympus Marathon[1] eta The Rut 28K probak eta 2018an Giir di Mont Italian. Gorbeia Suzien ere irabazi du bi aldiz. 2019an Annapurnako Trailean hartu zuen parte eta seigarren egin zuen. Urte horietan Europako Skyrunnig Txapelketa[2] eta Espainiako mendi lasterketa txapelketa bana irabazi zituen. 2022an Espainiako Ultra Trail Running txapelketaren lehen ekitaldia irabazi zuen Castellonen[3] eta 2023an El Pason errepikatu zuen.[4]
Hainbat erronkatan errekorrak ezarri ditu. Monte Perdidorako igoera eta jeitsiera 4 ordu 24 minutu eta 29 segundutan burutu zuen errekorra ezarriz.[5] 2019an Ordizia-Txindoki-Ordizia erronkan ere errekorra ezarri zuen.[6]
![]() |
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |