Anton Erkoreka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bermeo, 1950eko azaroaren 17a (73 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, medikua eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Anton Erkoreka Barrena (Bermeo, 1950eko azaroaren 17a - ) medikua, etnografoa eta medikuntzaren historialaria da. Osakidetzan familia mediku moduan lan egin zuen 20 urtez (1977-1997). EHUn osasun publikoko irakasle izan zen eta gaur egun medikuntzaren historiaren irakasle titularra da. Salamancako Unibertsitateko doktorea da medikuntzan eta 1998tik aurrera Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoaren zuzendaria. Bizkaiko campuseko errektoreorde izan zen 2004-2005 urteetan. Bere ikerketa arloak gaixotasunen historia, bereziki espainiar gripe izeneko pandemia, herritar medikuntza eta giza populazioaren ikerkuntzak dira.
Bere obra oparoa da, medikuntza eta historia arloan jorratu du batez ere. Bere liburuak hurrenkera kronologikoan:
Beste hainbat liburutan ere parte hartu du, egilekide: