Ane Zuazubiskar | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1997 (26/27 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mondragon Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta kazetaria |
Ane Zuazubiskar Iñarra (Arrasate, 1997) kazetaria eta bertsolaria da.
Ikus-entzuneko Komunikazioko ikasketak egin zituen HUHEZIn, eta Berria egunkarian aritu izan da kazetari. Gaur egun, Euskadi Irratian dihardu lanean. Goiena aldizkarian zutabegile aritzen da.
Zortzi urte zituela hasi zen Arrasateko bertso-eskolan. 2019an, Gipuzkoako Bertsolari txapelketan parte hartu zuen, lehenengoz.[1] Bertsotan egiteaz gainera, Arrasateko bertso-eskolan irakasle ere aritutakoa da, eta, gaur egun, Aretxabaletako Lekaixoka bertso-eskolako irakaslea da[2]. Bertsolari gazteentzako B-lañon eta Lizardi sariak irabazi ditu[3][4]. Osinalde sarian publikoaren saria irabazi zuen 2021ean[5] eta lehiaketa 2022an[6].
2018an, Erroak film laburra aurkeztu zuen; berak zuzendutako filma da, eta gidoia ere berea da. Urte horretako Errenteriako Film Laburren lehiaketan Euskarazko Film Laburrik Onenaren saria jaso zuen.[7] Urte berean Huhezinema Film Laburren Jaialdian Fikzio Onenaren saria eta Argazki Onenaren saria jaso zituen Mondragon Unibertsitateko ikasleen sailean.
2021ean Gazte lokaletako ahotsak eta iritziak pantailara eraman asmoz sortutako Zulora websaio eta podcastak aukezten hasi zen.[8]