Alberto Savinio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Atenas, 1891ko abuztuaren 25a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1891ko abuztuaren 25a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1952ko maiatzaren 5a) |
Heriotza | Erroma, 1952ko maiatzaren 5a (60 urte) |
Hobiratze lekua | Udako hilerria |
Familia | |
Aita | Evaristo de Chirico |
Ezkontidea(k) | Maria Savinio (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera greziera modernoa frantsesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, musikagilea, margolaria, kazetaria, antzerkigilea eta itzultzailea |
Mugimendua | metaphysical painting (en) |
Izengoitia(k) | Alberto Savinio |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | pianoa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Andrea Alberto Francesco de Chirico, Alberto Savinio izengoitiaz (Atenas, 1891ko abuztuaren 25a – Erroma, 1952ko maiatzaren 5a) italiar idazle, margolari, musikari, kazetari, saiakeragile eta musikagilea izan zen.
Atenasen jaio zen, Italiako trenbideetako ingeniari baten semea. Giorgio de Chiricoren anaia gaztea izan zen. Hamabi urterekin pianoan eta musika-konposizioan graduatu zen Atenasko Kontserbatorioan. Aita hil ondoren, familia Italiara joan zen, eta gero Munichera. Han Saviniok musika ikasketak zabaldu zituen Max Regerrekin. Arrakastaz hasi zen operak konposatzen eta 1911n Parisen kokatu zen eta abangoardia artistikoa ezagutu zuen. 1914an "Alberto Savinio" izengoitia aukeratu zuen bere anaia Giorgiorengandik bereizteko. Urte horretan "Sincerismo" izeneko musika mugimendua sortu zuen, disonantzia eta erritmoa ezaugarri zituena. Guztira bost opera konposatu zituen.
47 liburu ere argitaratu zituen, tartean nobelak, poemak, autobiografia eta memoriak.
Lehen Mundu Gerra hasi eta gutxira, Italiako armadan sartu zen. Bere anaiarekin batera Ferrarara bidali zuten eta han margolaritza metafisikoa sortu zuten Carlo Carràrekin batera. 1917an Salonikara bidali zuten armadako interprete gisa.
1919 eta 1922 artean La Ronda literatur aldizkariaren kolaboratzaileetako bat izan zen. Parisen, 1926tik, margolaritzan aritu zen. Surrealismoan eragin handia izan zuen eta, aldi berean, Guillaume Apollinaire, Picasso, Jean Cocteau, Max Jacob eta Fernand Légerren eragina jaso zuen.