Al Jarreau | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Milwaukee, 1940ko martxoaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Los Angeles, 2017ko otsailaren 12a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: arnas gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Iowako Unibertsitatea Ripon College (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, jazz musikaria, gizarte-langilea eta perkusionista |
Lantokia(k) | Los Angeles |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Johnny Mathis |
Genero artistikoa | soula smooth jazz (en) ![]() jazza funk rhythm and bluesa |
Musika instrumentua | perkusio instrumentua ahotsa marinba bateria |
Diskoetxea | Reprise Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | adbentismoa |
aljarreau.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Alwyn López "Al" Jarreau (Milwaukee, Wisconsin, AEB, 1940ko martxoaren 12a – Los Angeles Kalifornia, AEB, 2017ko otsailaren 12a)[1] abeslari egokikorra izan zen, batez ere jazz estiloan aritzen zena, baina baita soul, rhythm and blues eta pop estiloetan ere. Lau Grammy sari irabazi zituen. Nat King Cole abeslariaren eragin zuzena izan zuen. Oso ezaguna egin zen Moonlighting telesaileko kanta nagusia interpretatzeagatik.
Aita Zazpigarren Eguneko Eliza Adbentistaren partaidea eta kantari ona; ama, aldiz, pianojole ona. Al Jarreauren lehen musika esperientzia eliz horren abesbatza batean izan zen, Wisconsinen dagoen Milwaukeeko elizan. Dena dela, bere ikasketak psikologia alorrekoan izan ziren, 1962an lizentzia eskuratuz. Ondoren, alkoholismo eta drogomenpekotasun arazoak zein gaigabezi fisiko zituzten pertsonekin San Frantzizkon lan egin zuen.
Musika munduan bere lehen esperientzia The Indigos taldearekin izan zuen. Geroago George Dukeren teklistaren taldearekin Club Half Noten jo zuen; halaber, psikologo bezala egunean zehar lan egiten zuen. Tommy LiPuma eta Al Schmitt ekoizleen laguntzaz lehenego diskak plazaratu zituen.
Hasierak ez ziren errazak izan. 1968an Los Angelesera joan zen eta han Julio Martínez gitarra-jotzailearekin elkartu zen. 1975an, Los Angelesen, Warner Brosen talentu bilatzailea zen Ian Samwell ekoizleak ikusi zuen eta We Got By albuma plazaratzen lagundu zion. Albumak harrera ona jaso zuen, batez ere Alemanian non Echo Award saria jaso zuen. 1976an Echo albuma grabatu zuen eta berriro ere sari bera jaso zuen. Hurrengo lana zuzeneko albuma izan zen, Look To The Rainbow, eta horrekin mundu mailako bira egin zuen, lehenengo Grammy Saria jasoz, ordukoan Jazz kantari onenari eskainitakoa. 1977an Dave Brubeck eta Paul Desmond-en "Take Five" abesti arrakastatsua kantatu zuen. 1978an All Fly Home albuma beste arrakasta suposatu zitzaion. Hortik aurrera bere musika-karrera arrakastatsua izango zen.
2010eko uztailaren 23an, arritmiak eta arnasketa arazoak zituela, Frantzian oso larri ospitalizatu zuten. 2012ko ekainean neumonia harrapatu zuen eta ondorioz kontzertu asko bertan behera utzi behar izan zituen. Kantaria errekuperatu zen baina 2017ko otsailean berriro ere ospitalizatua izan zen eta 12an hil egin zen, 77 urte bete baino hilabete bat lehenago.