Aitor Albizua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aitor Albizua Meabe |
Jaiotza | Arrigorriaga, 1992ko urtarrilaren 8a (32 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | gaztelania euskara |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea |
Aitor Albizua Meabe (Arrigorriaga,1992ko urtarrilaren 8a) bizkaitar telebista aurkezlea da[1].
Madrilgo Complutense Unibertsitatean egin zituen kazetaritza ikasketak. SER katean bekadun hasi zen eta bertako erredakzioan 8 urtez egin zuen lan, esate baterako Hora 25 eta De buenas a primeras irratsaioetan[2].
2021ean telebistara salto egin eta ETB 2n hasi zen lanean eta Lingo lehiaketarekin egin zen ezagun[3]. 2022an Televisión Españolara pasa zen El comodín de La 1 lehiaketa aurkeztera[4].