![]() | |
Gorka Aranberri Orioko traineruaren txopan | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 giz. + 8 emak. |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 2017ko irailaren 3a |
Amaiera | 2017ko irailaren 10a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Giz. ![]() Em. ![]() |
Txapeldunordea | Giz. ![]() Em. ![]() |
← 2016
|
2018 →
|
2017ko Kontxako Bandera gizonezkoentzat Banderaren 122. ekitaldia izan zen, eta emakumezkoentzat Banderaren 10.a. Urte honetako irailaren 3 eta 10ean jokatu zen eta Oriok gizonezkoetan bere 32. bandera irabazi zuen eta San Juanek emakumezkotan bere laugarrena, denak jarraian. Aipatzekoa ere bada Gorka Aranberri patroi zarauztarrak bosgarren bandera eskuratu zuela[1], azken laurak jarraian. Nerea Perez tolosarrarentzat ere hirugarren bandera izan zen.
Edizio berezia izan zen jardunaldi biak ikusgarriak izan zirelako, historikoak. Lehenengo igandean bi traineruk errekorra hautsi zuten, Urdaibaik 18:53:52 eta Hondarribiak 18:57:80[2]. Hirugarrena izan zen Orio ere errekorretik lau segundu eskasera gelditu zen, Bermeorengandik ia 10 segundura. Emakumezkoetan ere Hibaika errekorra haustear egon zen, segundu bakar batera gelditu baitzen.
Bigarren jardunaldia ordea oso bestelakoa izan zen. Ia hiru metrotako olatuek zalantzan jarri zuten estropada jokatzea baina antolatzaileek eta klubek aurrera jarraitzeko erabakia hartu zuten. Emakumezkoen traineruek erlojupeko estropada egin behar izan zuten laugarren balizatik, bigarrena eta hirugarrena jartzea ezinezkoa izan baitzen. Ziabogan aurrena San Juan izan zen 13:29-ko denborarekin eta bertan Hibaikari ateratako hamabost segunduak mantendu zituen itzulerako luzean, lehen jardunaldiko emaitzari buelta eman eta Bandera irabaziz, laugarrenez jarraian[3].
Gizonezkoetan hasieratik Orio eta Bermeo aurreratu ziren eta ziabogan gipuzkoarrak ziren segundu bat aurertik. Bueltako lehen erdian nahiko parekaturik ibili ondoren oriotarrek olatu eder pare bat hartu eta alde egin zuten bukaeran 24 segundu atereaz[4]. Kaiku eta Hondarribia minutu batetik gorako atzerapenaz iritsi ziren. Lehenengo aldia da Oriok bigarren egunean buelta emanez Kontxako Bandera bat eskuratzen duena. Era berean 2007an irabazi zuen aurrekoa eta 10 urteko hutsunea Kontxan inoiz izan duen lehorte handiena izan da.
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | Entrenatzaileak | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bou Bizkaia Bantxa Ama Guadalupekoa Bizkaitarra San Nikolas Erreka Mar do Con Zierbena |
Vicente Carpintero Ander Iriarte Joseba Amunarriz Iker Gimeno Gorka Aranberri Endika Perez David Álvarez Borja Gómez |
Joseba Fernandez Igor Makazaga Mikel Orbañanos Jose Luis Caceres Jon Salsamendi Juan Mari Etxabe Jose Angel Cambados Juan Zunzunegui |
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Trainerua | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Aldea |
1 | Orio | 19:03:30 | 21:39:72 | 40:43:02 | |
2 | Bermeo (Urdaibai) | 18:53:52 (R) | 22:04:00 | 40:57:52 | + 0:14:50 |
3 | Kaiku | 19:07:64 | 22:46:62 | 41:54:26 | + 1:11:24 |
4 | Hondarribia | 18:57:80 (R) | 22:59:78 | 41:57:58 | + 1:14:56 |
5 | San Juan | 19:31:40 | 23:51:82 | 43:23:22 | + 2:40:20 |
6 | Zierbena | 19:21:78 | 24:08:86 | 43:30:64 | + 2:47:62 |
7 | Donostiarra | 19:32:48 | 24:00:06 | 43:32:54 | + 2:49:52 |
8 | Tirán | 19:23:94 | 24:18:00 | 43:41:94 | + 2:58:92 |
Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Urdaibai | 19:51,64 |
2 | Hondarribia | 19:55,48 |
3 | Orio | 19:57,68 |
4 | Kaiku | 20:00,88 |
5 | Zierbena | 20:07,02 |
6 | Tirán | 20:09,70 |
7 | San Juan | 20:13,86 |
8 | San Pedro | 20:14,96 |
9 | Cabo da Cruz | 20:15,88 |
10 | Lekittarra | 20:23,82 |
11 | Ondarroa | 20:24,12 |
12 | Samertolameu | 20:25,26 |
13 | Santurtzi | 20:28,44 |
14 | Getaria | 20:32,84 |
15 | Ares | 20:39,44 |
16 | Astillero | 20:41,20 |
17 | Puebla | 20:53,48 |
18 | Lapurdi | 20:57,42 |
19 | Deustu | 20:59,80 |
20 | Zumaia | 21:03,08 |
21 | Zarautz | 21:09,78 |
22 | Hibaika | 21:21,50 |
23 | Arkote | 21:50,46 |
24 | Mutriku | 22:01,42 |
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | Entrenatzaileak | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Lugañene Tomatera Maddalen Branka Mequiña Txiki Batelerak Torrekua |
Andrea Astudillo Aiala Uribelarrea Añarbe Kalonje Naroa Galdos Natalia Tubio Nadeth Agirre Nerea Perez Erika Gonzalez |
Ekain Iriarte Fernando Beperet Xabier Zabala Gorka Barbado J.M. Vidal Gómez Xanti Zabaleta Maialen Arrazola Borja Mena |
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Trainerua | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | San Juan | 10:38:68 | 13:29:30 | 24:07:98 | |
2 | Hibaika | 10:36:02 | 13:46:84 | 24:22:86 | + 0:14:68 |
3 | Mecos-Riveira | 10:57:70 | 14:20:88¹ | 25:18:58 | + 1:10:60 |
4 | Arraun Lagunak | 10:56:00 | 14:23:68 | 25:19:68 | + 1:11:70 |
5 | Orio | 10:46:60 | 15:02:82 | 25:49:42 | + 1:41:44 |
6 | Hernani | 11:14:34 | 14:58:64¹ | 26:12:98 | + 2:05:00 |
7 | Donostiarra | 11:06:38 | 15:31:88 | 26:38:26 | + 2:30:28 |
8 | Deustu | 11:02:26 | 15:37:98¹ | 26:40:24 | + 2:32:26 |
¹ Bigarren jardunaldian estatxa heldu gabe ateratzeagatik 10 segundutako zigorra izan zuten Mecosek, Hernanik eta Deustuk.
Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | ![]() |
11:09,68 |
2 | ![]() |
11:14,20 |
3 | ![]() |
11:20,18 |
4 | ![]() |
11:24,80 |
5 | ![]() |
11:29,22 |
6 | ![]() |
11:36,40 |
7 | ![]() |
11:44,32 |
8 | ![]() |
11:45,28 |
9 | ![]() |
12:08,94 |
10 | ![]() |
12:14,00 |
11 | ![]() |
12:48,36 |
12 | ![]() |
12:55,42 |
13 | ![]() |
Ez zen irten |
![]() |
Kontxako Banderak | ![]() |
---|---|---|
1879 • 1880 • 1881 • 1883 • 1887 • 1889 • 1890 • 1891 • 1892 • 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1903 • 1906 • 1909 • 1910 • 1911 • 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 |