Ermitagaña ↔ Mendillorri | |
---|---|
Eskualdeko Hiri Garraioaren parte da | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Hiri autobusak |
Eskualdeak | Iruñerria, ![]() ![]() |
Geltokiak | 19 |
Bidaiariak | 2 504 875(2019) |
Jabea | Iruñerriko Mankomunitatea |
Webgunea | www.infotuc.eus |
Ustiapena | |
Hasiera | 1993 |
Eragilea | Transports Ciutat Comtal |
Ibilgailuak | 4-7 |
Maiztasuna | 10' - 20' |
Datu teknikoak | |
Luzera | 13,9 km |
Abiadura maximoa | 50 km/h |
Eskualdeko Hiri Garraioaren 12. linea (12 seinaleztatua, L12 ofizialki) Ermitagaña eta Mendillorri, Iruñeko hirigunetan barrena, lotzen dituen autobus linea da.
Bere ibilbidean zehar, Mendillorriko ur biltegiak, Merindadeen plaza, Bianako Printzearen plaza, Takonera parkea, Baluarte jauregia, Nafarroako parlamentua, Ermitagañako azoka, Yamaguchi parkea, Nafarroako liburutegi eta filmoteka eta Nafarroako Pablo Sarasate musika kontserbatorio profesionala bezalako toki garrantzitsuak lotzen ditu.
Linea 1993an ireki zuten, COTUP -ek ustiatuta. Mendillorri auzo berriari zerbitzua emateko sortu zen, 10 linearen ibilbidearen zati bat hartuz.[1]
2013ko urtarrilean, Arkadio Maria Larraonako terminoaren ordez Irunlarreako terminoa jarri zen.[2]
2014ko apirilean, linearen ordutegiak hobetu ziren.[3]
2017ko irailean,Iruñeko Hiriguneko Zabaltze Planearekin, kendu egin zen Armadaren hiribideko ibilbidea, Mendillorrirako noranzkoan, eta egungo ibilbidearekin ordeztu zen, kontrako noranzkoaren paraleloan.[4]
2018ko apirilaren ekainean, berriz ere hobetu ziren linearen maiztasunak.[5]
2019ko urritik, Nafarroako Parlamentuaren aurrean egindako obrak direla eta, aldi baterako aldatzen da ibilbidea Lehen Zabalgunean. Lana hauek 2020ko martxoan amaitu ziren, linea bere egoera normalera itzuliz.[6]
2020ko martxoaren 30tik, linea Lehen Zabalgunean ohiko ibilbidea berreskuratu dute.[7]
Linea urteko egun guztietan dago martxan. Hauek dira maiztasunak:[8]
Autobus guztiek ibilbide osoa egiten dute.[8]
12 linea Mendillorriraino |
12 linea Ermitagañaraino |
Urte | Bidaiariak | Aldakuntza |
---|---|---|
2018 | 2 531 903 | ▲ 1,08% |
2019 | 2 504 875 |
Oraingoz ez da zerbitzuaren luzapen edo aldaketa berririk aurreikusten.