Zuni hizkuntza
Shiwi’ma
Datu orokorrak
Hiztunak9.650
UNESCO sailkapena2: kaltebera
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza bakartua
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2zun
ISO 639-3zun
Ethnologuezun
Glottologzuni1245
Wikipediazun
UNESCO880
IETFzun
Endangered
Languages Project

627

Zuni hizkuntza (autoglotonimoa shiwi'ma) Zuni Herriaren (āshiwi) berezko hizkuntza da, Mexiko Berriko Mendebaldeko eta Arizonaren Ekialdeko (Ameriketako Estatu Batuak) talde etnikoen hizkuntza da.

9.500 pertsonek hitz egiten dute gutxi gorabehera, Zuni Herriaren (Mexiko Berria) inguruan bizi direnek batez ere eta Arizona estatuko leku gutxi batzuetan.

Estatu Batuetako beste hizkuntza indigena batzuekin alderatuta, zuni elkarteko ume askok hitz egiten dute sorterriko hizkuntza, arrisku egoeratik kanpo egotea eragiten duena. Eddmun Laddek adierazi zuen Zuni Herriak zuni hizkuntzaren bitartez komunikatzen zirela nagusiki herrian eta etxean (Newman 1996).

Sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuni hizkuntza hizkuntza isolatua da, hau da, ez du ahaidetasun argirik beste hizkuntzekin. Aditu batzuk saiatu dira beste hizkuntza familia batzuekin erlazionatzen, baina, orokorrean, proposamen hauek ez daude oso onartuta mundu akademikoan. Hipotesi nagusiak penuti familiarekin, hizkuntza tanoanak eta hokana familia.

Hoberen argumentatutako hipotesia Newmanek (1964) egindakoa da, zunia hizkuntza penutia dela diona. Hala ere, Newmanek berak dio ebidentzia gehiago beharrezkoak direla bere hipotesia eusteko; azterketa baldintzatu duen arazo metodologikoak, esaterako (Goddard 1996). Morris Swadeshek penutioide sailkapenean sartzen zuen zuni hizkuntza, Joseph Greenberg bezala, ondoren sinesgarritasun gutxiko argudioko proposamenak izateagatik epaituta egon arren (Campbell 1997). Beste aldetik, Edward Sapirrek zuni hizkuntza 1929ko makrofamilia azteka-tanoanako sailkapenean sartu zuen, hipotesi hau bermatzen zuen ebidentziarik izan gabe. Ondoren egindako mackofamilia azteka-tanoanen inguruko eztabaidetan, zuni hizkuntza modu sistematikoan baztertzen zuen.

Karl-Heinz Gurskyk hipotesi bat argitaratu zuen zuni eta keres hizkuntzen arteko erlazioa erakutsi nahi zuena, alde batera utzi dute hipotesia. Beste aldetik, J. P. Harringtonek idatzi zuen artikulu bat Zuñi Discovered to be Hokan deitutakoa (Campbell 1997).

ASJP proiektu konparatiboak ez du antzekotasun argirik aurkitzen hizkuntzan zuni eta beste hizkuntzen artean, nahiz eta urruneko erlazioa izan ditzake chimariko edo salinero hizkuntzekin. Hala ere, esandako antzekotasuna ustekabeko arrazoia izan liteke eta ez da inolako ahaidetasun frogarik.

Fonemak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuniaren 16 kontsonanteak, hurrengokoak dira.

Ezpainbikaria Dental/albeolar Postalbeolar Sabaikaria Belar Glotal
erdikoa albokoa paroxitono ezpainetakoa
Oklusiboa p t k ʔ
Afrikaria ʦ ʧ
Igurzkaria s ɬ ʃ h
Nasala m n
Ingurukoa l j w

Zuniaren bokalak hurrengoak dira

Aurrekoa Atzeko
Itxia i u
Erdi-irekia e o
Irekia a


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]