Zenbakizko analisia, problema matematikoei hurbilpenezko soluzioak topatzea ahalbidetzen dituzten algoritmoak aztertzen dituen matematikaren adarra da, analisi matematikoaren arlo bat.
Problema bat hurbilketa bidez ebaztean, algoritmoak eta askotan pauso iteratiboak ere erabiltzen dira soluzioa lortzeko. Soluzio hori, ordea, ez da zehatza gehienetan, eta hurbilketa-errore bat izaten du. Zenbakizko analisian errore hori balioesten da, soluzioaren egokitasuna zehazteko.
Argitu beharrekoa da zenbakizko analisiaren emaitza aldagai baten balioa izan daitekeela (zenbaki bat), baina baita bektore edo funtzio bat ere (eskuarki polinomio funtzio baten bidez egiten da hurbilketa).
Zenbakizko analisia honako kasuetan aplikatzen da:
Azken hamarkadetan, ordenagailuen bidez algoritmoak eta metodo iteratiboak erabiltzeko gaitasuna asko handitu denez, zenbakizko analisia problemak ebazteko metodo eraginkorra bihurtu da arlo askotan.
Hala ere, ikuspegi matematiko hau lehendabiziko idazki matematikoetatik dago presente. Yale Babiloniar Bildumako ([1]) oholtxo batek 2 zenbakiaren erro karratuaren hurbilpena erakusten du Sistema hirurogeitarrean.
Zenbakizko analisia hainbat alorretan banatzen da:
Matematikaren adar honetako arazoak bi talde nagusitan sailka daitezke:
Era berean, arazoak sailkatzeko beste modu bat dago, metodoa erabiltzeko arrazoiari erreparatuz: