Tromelin uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 7 m |
Luzera | 1,7 km |
Zabalera | 0,7 km |
Azalera | 0,8 km² |
Eponimoa | Bernard Boudin de Tromelin (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 15°53′32″S 54°31′29″E / 15.892222222222°S 54.524722222222°E |
UTC ordua | UTC+04:00 |
Estatu burujabe | Frantzia |
Mendeko lurralde | Frantziaren lurralde austral eta antartikoak |
Uharte multzoa | Indiako Ozeanoko uharte sakabanatuak |
Ur-gorputza | Indiako ozeanoa |
Tromelin uhartea (frantsesez: Île Tromelin, il tʁɔmlɛ̃ ahoskatua) Indiako ozeanoan dagoen biztanlerik gabeko uharte tropikala da.[1] 1,7 km²-ko azalera du eta bere hondartzetan dortoka berdeen errutegiak daude.
Frantziak 1776tik aurrera kudeatzen du, Frantziaren Lurralde Austral eta Antartikoen barnean baina Mauriziok bere jabetza aldarrikatzen du.
1760an Ekialdeko Indietako Frantziar Konpainiaren L'Utile izeneko itsasontziak Maurizion bahitu eta esklabo bihurtu zituen Madagaskarreko 160 pertsona garraiatzen zituen, kontrabandoan. Konpainiak Baionan zuen Jean-Joseph de Laborde komisionatuaren enkargua izan zen hura eta Jean de Lafargue izan zuen kapitain. Baionan egindako itsasontzia Île de Sable izeneko irlan enkaiatu zen, Indiako Ozeanoan.[2][3] Hogei marinel eta 72 esklabu hil ziren. Biziraun zirenen artean txalupa bat egin zuten eta bertan alde egin zuten marinelak. Barthélémy Castellan du Vernet ofizialak laguntza bidaliko zutela esan zien.[4] Bernard Harni-Cousseau genealogistak dokumentatu duenez, tripulazioaren gehiengoa euskalduna omen zen.[3] Erreskatea 15 urte beranduago heldu zen 1776ko azaroaren 29an, Tromelin kapitainaren eskutik.[4]
Tragedia honen inguruan Frantziako Nantesko Historia Museoak eta Institut national de recherches archéologiques préventives erakundeak erakusketa prestatu zuten 2021ean.[5] UNESCOk Tromelinen indusketa arkeologikoak egin ditu agerian utziz esklaboak bahitu zituzten pertsona horiek izan zuten bizirauteko gaitasuna.[3] 2022an Euskal Itsas Museoak istorio hau lantzen zuen erakusketa bat antolatu zuen.[2]
Datu klimatikoak (Tromelin uhartea (1981–2010 bataz bestekoak, muturrekoak 1955–egun)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 36.3 | 34.9 | 34.4 | 33.3 | 31.6 | 30.0 | 28.5 | 28.8 | 29.2 | 30.4 | 33.8 | 33.9 | 36.3 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 31.0 | 31.0 | 30.8 | 30.0 | 28.8 | 27.2 | 26.2 | 26.3 | 26.8 | 27.9 | 29.1 | 30.3 | 28.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 28.4 | 28.5 | 28.3 | 27.7 | 26.6 | 25.0 | 24.0 | 24.0 | 24.4 | 25.4 | 26.5 | 27.8 | 26.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 25.8 | 26.0 | 25.9 | 25.4 | 24.4 | 22.8 | 21.8 | 21.6 | 22.0 | 22.9 | 23.9 | 25.2 | 24.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 20.5 | 22.3 | 20.9 | 20.8 | 19.5 | 18.1 | 17.4 | 17.8 | 18.0 | 18.2 | 19.6 | 20.5 | 17.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 137.4 | 187.8 | 156.0 | 128.7 | 69.1 | 66.9 | 65.2 | 51.9 | 47.4 | 30.9 | 33.9 | 99.1 | 1074.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 12.1 | 13.8 | 14.7 | 12.3 | 10.2 | 11.3 | 12.9 | 11.6 | 9.1 | 7.6 | 6.3 | 9.6 | 131.4 |
Iturria: Météo France[6] |
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |