Scholastique Mukasonga | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gikongoro Province (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
scholastiquemukasonga.net… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Scholastique Mukasonga (Gikongoro probintzia, Ruanda-Urundi, 1956ko abenduaren 20a) ruandar-frantziar idazlea da. Renaudot saria eta Ahmadou-Kourouma saria jaso zituen Notre-Dame du Nil eleberriagatik. 2014an arrazakeriaren eta intolerantziaren aurkako Françoise Seligmann saria eta 2015ean Société des gens de lettres saria jaso zuen. Gaur egun Normandian bizi da[1].
1956an jaio zen[2][3] Ruandako hego-mendebaldean. Gurasoek jarri zioten izena abizen gisa erabiltzen du[4].
1960an, bere familia beste tutsi askorekin deportatu zuten Nyamata herrira. Bigarren hezkuntzako eskoletara tutsiak sartzeko kuota mugatua izan arren, Kigaliko Notre-Dame-de-Citeaux ikastetxean ikasi zuen lehenik, eta gero Butareko gizarte-langileen eskolan. 1973an, ikasle tutsiak eskoletatik kanporatu zituzten, baita funtzionario tutsiak ere euren karguetatik. Ondorioz, errefuxiatu egin zen Burundin. Han bukatu zituen gizarte-langile ikasketak eta Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsan hasi zen lanean. 1992an iritsi zen Frantziara, eta gizarte langileentzako proba berriro egin behar izan zuen, Burundin jaso zuen diploma ez baitzuen Frantziako administrazioak aitortu. 1996-1997 bitartean, Caengo Unibertsitateko gizarte langilea izan zen. 1998tik gaur arte, Calvadoseko Familia Elkarteen Departamenduko Batasuneko ordezkari judizialaren kargua betetzen du[5].
1994an, bere familiako 37 kide hil zituzten Ruandako genozidioan. Mukasongak 10 urte gehiago behar izan zituen Ruandara joateko ausardia lortzeko, eta hori egin zuen 2004an. Horren ostean Inyenzi ou les Cafards liburu autobiografikoa idatzi zuen.[6]
2021eko ekainaren 2an, Femina sariaren epaimahaian sartu zen, beste hiru idazlerekin batera[7].