Rostov Don Ростов-на-Дону | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
![]() Hiriaren gaueko ikuspegia. ![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Errusiako oblastak | ![]() | ||
Alkatea | Zinaida Neyarokhina (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | Росто́в-на-Дону | ||
Jatorrizko izena | Ростов-на-Дону | ||
Posta kodea | 344000–344999 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°13′21″N 39°42′36″E / 47.2225°N 39.71°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 354 km² | ||
Altuera | 50 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.137.704 (2021eko urtarrilaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 3.077,01 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1749 | ||
Telefono aurrizkia | 863 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Dortmund, Gera, Volos, Glasgow, Le Mans, Mobile, Pleven, Cheongju (en) ![]() ![]() | ||
http://www.rostov-gorod.ru/ |
Rostov Don[1] (errusieraz: Росто́в-на-Дону́, translit.: Rostov-na-Donu) Errusiako hiria eta portua da, erresumaren hego-mendebaldean dagoen Rostov oblasteko hiriburua. Don ibaiaren bokalean kokatzen da, Azov itsasoaren ertzean. 2010ean 1.089.261 biztanle zituen[2].
1749. urtean sortu zuten hiria eta 12 urte geroago gaztelua eraiki zuten. Gazteluaren inguruan garatu zen hiria eta XIX. mendean garrantzi handia lortu zuen Errusiako barnealderako merkataritza jarduerarako zituen komunikabide erraztasunei esker (Don ibaiaren bidezko garraioa). 1952. urtean zabaldu ziren Volga eta Don ibaien arteko ubidea eta Azov itsasorakoa. 1917. urtean sortutako unibertsitatea dago bertan.
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 15.0 | 19.8 | 26.0 | 33.6 | 35.6 | 38.4 | 39.6 | 40.1 | 38.1 | 31.0 | 23.1 | 18.5 | 40.1 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -0.1 | 0.7 | 6.9 | 16.1 | 22.3 | 26.6 | 29.2 | 28.8 | 22.6 | 15.0 | 6.3 | 1.2 | 14.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -2.9 | -3.1 | 2.2 | 10.6 | 16.8 | 20.9 | 23.3 | 22.6 | 16.7 | 10.0 | 2.9 | -1.7 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -5.3 | -5.6 | -0.9 | 6.1 | 11.4 | 15.8 | 18.0 | 16.9 | 11.8 | 6.2 | 0.3 | -4.0 | 5.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -31.9 | -30.9 | -28.1 | -10.4 | -4.3 | -0.1 | 7.6 | 2.6 | -4.6 | -10.4 | -25.1 | -28.5 | -31.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 59 | 53 | 51 | 47 | 56 | 70 | 53 | 44 | 49 | 39 | 53 | 69 | 643 |
Prezipitazio egunak (≥ ) | 4 | 5 | 7 | 12 | 11 | 9 | 10 | 8 | 9 | 9 | 12 | 10 | 106 |
Eguzki orduak | 65.1 | 84.1 | 127.1 | 189.0 | 263.5 | 285.0 | 313.1 | 294.5 | 240.0 | 158.1 | 63.0 | 37.2 | 2119.7 |
Iturria: [3] |
1952. urtean eraikitako Volga-Don ibaien arteko ubideari esker jarduera handiko portu bihurtu da hiria (Errusia erdialdearen eta iparraldearen arteko merkataritzarako komunikabidea). Industria (nekazaritza jarduerarako makineria, burdinbide gaiak, ontziolak, kimika industria, petrolio findegiak, janari industria, metalurgia, tabakogintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aireportua, burdinbide eta errepidegune garrantzitsuak ditu.
Rostov Don ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago: