Rocroiko gudua 1643. urteko maiatzaren 19an gertaturiko bataila garrantzitsu bat izan zen, Hogeita Hamar Urteko Gerraren barnean.
Han garaitu zituzten d’Enghien dukearen oste frantziarrek Francisco de Melo Herri Behereetako espainiar gobernariarenak 1643an. Melo-k gaizki defenditutako Rocroi hiria erasotzeko prestatu zen, baina hara hurbildu zen d’Enghien dukea Laon eta Arrasetik bertaratu ziren osteen laguntzaz. Frantsesen garaipen horrek amaiera eman zion XVI. mendeaz geroztik espainiako Tertzioak garaitezinak zirelako usteari.