Rila | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Musala (en) |
Garaiera | 2.925 m |
Mota | mendikate |
Azalera | 2.629 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°11′N 23°35′E / 42.18°N 23.58°E |
Mendikatea | Rilo–Rhodope massif (en) |
Geologia | |
Material nagusia | Arroka metamorfiko |
Garaia | Paleozoiko |
Rila (bulgarieraz: Рила) hego-mendebaldeko Bulgariako mendigunea da, Balkanetako garaiena, Rodopeen mendebaldean dagoena. 2.629 kilometro koadroko eremua hartzen du. Musala mendia (2.925 m) da gailurrik gorena. Mendi hauen erdian dago Rilako monasterioa, Bulgariako ospetsuena. Iskar, Maritsa eta Mesta ibaiek mendigune honetan dute iturburua.