Pseudoryx nghetinhensis
Iraute egoera

Galzori larrian (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaPseudoryx
Espeziea Pseudoryx nghetinhensis
Dung Tuoc[2]
Banaketa mapa

Pseudoryx nghetinhensis, baita ere Saola, Pseudoryx generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Bovinae subfamilia eta Bovidae familian sailkatuta dago

Ezaugarriak

Behiaren familiako ugaztuna (Pseudoryx nghetinhensis), oraintsu arte ezagutzen ez zena. 1993an aurkitu zen Vietnameko Vu Quang erreserban. Behi-mota hau 4.000 km2-ko eremu batean bizi da, Laos eta Vietnamen, erabili gabeko basogune bakarrean. Vu Quang behiak oso adar luzeak ditu, ia zuzenak; usaimen-guruin bana du begien azpian, duikeroak bezala; aurreko haginak luzeak ditu, eta ilearen kolorea gaztaina eta arre-gorrixka artekoa izan daiteke; zerrenda zurixka bat du gainera bizkarraldean, isatseraino. 80-90 cm-ko garaiera du bizkarreraino, eta apatx txikiak, behatz kamuts laburrekin. Desagertzeko arriskuan dagoen animalia da, guztira 200 bat baizik ez baitira izango. Behi-mota hau aurkitu orduko, Vietnameko gobernuak Vu Quangeko erreserba naturalaren eremua zabaldu zuen.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2. Dung. (Tuoc). in: 363. Nature.

Ikus, gainera

Kanpo estekak