Poales
Kretazeo Berantiar-0 Ma

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
AzpierreinuaViridiplantae
Ordena Poales
Small[1]
Azpibanaketa
Anarthriaceae

Bromeliaceae
Centrolepidaceae
Cyperaceae
Ecdeiocoleaceae
Eriocaulaceae
Flagellariaceae
Hydatellaceae
Joinvilleaceae
Juncaceae
Mayacaceae
Poaceae
Rapateaceae
Restionaceae
Sparganiaceae
Thurniaceae
Typhaceae
Xyridaceae

Poales landare loredun monokotiledoneoen ordena bat da. Talde honetan belarrak, bromeliazeoak eta and ezpata-belarrak daude.

Berriki egindako ikerketek erakusten dutenez, Poales ordenak Hego Amerikan dauka jatorria, eta duela 115 milioi urte inguru sortu zen. Fosil ezagunik zaharrenak Kretazeoko polena eta fruituak dira. Landare hauen lorea txikia izaten da, brakteatan bildutakoa, eta infloreszentzia batean antolatuta ageri dira (Mayaca generoan salbu). Espezie askotako loreak haizearen bidez polinizatzen dira; haziek almidoia eduki ohi dute.

APG II sistemak (2003) eskuineko taulan ageri diren familiak onartzen ditu ordena honen baitan. Talde hau komelinidoen kladoan sartzen du, monokotiledoneoen multzoan.

Hori baino lehen, APG sistemak (1998) "komelinoide" hitza erabiltzen zuen, eta ez zuen Abolbodaceae, Bromeliaceae eta Mayacaceae familiak ordena honetan sartzen.

Erabilerak

Ordena honetako familiaren garrantzitsuena, ikuspuntu ekonomikotik, belarrena da (Poaceae, Gramineae izenaz ere ezagutzen dena). Mutzo honetan garagarra, artoa, artatxikia, arroza eta garia daude. Ordenako familiarik handiena ere bada:

Erreferentziak

  1. Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» (PDF) Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121.  doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00996.x..

Bibliografia

Kanpo estekak