Paul Urkijo | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1984ko ekainaren 22a (40 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria eta film-zuzendaria |
Parte-hartzailea
| |
paulurkijoalijo.com | |
Paul Urkijo Alijo (Gasteiz, 1984ko ekainaren 22a) arabar gidoilari eta zinemagilea da.[1]
2017an Errementari, bere estreinako film luzea, aurkeztu zuen Sitgesko Fantasiazko Zinemaldian. Filma, Lehen Karlistaldiaren garaiko Arabako herrixka batean girotua, Arabako euskalkian grabatu zuten Koldo Zuazo hizkuntzalariaren laguntzaz.[2]
2022ko udazkenean, Euskal Herrian orain arte egindako ekoizpenik handiena zuzendu du, Irati, filma, haren bigarren pelikula luzea[3]. 2023ko otsailean, zinema aretoetan aurkeztu da, eta hasieratik sekulako arrakasta izan du.[4]
Hortzak metal taldeko abeslaria ere bada eta 2021ean Heriotza ala hil diskoa atera dute.