Paco Mir
Bizitza
JaiotzaBartzelona1957ko azaroaren 15a (66 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, komikigilea, aktorea, gidoilaria eta film-zuzendaria
KidetzaTricicle
IMDB: nm0591918 Edit the value on Wikidata

Francesc de Paula Mir i Maluquer, Paco Mir izenarekin ezaguna (Bartzelona, 1957ko azaroaren 15a) aktore, umoregile, gidoilari eta zinema-zuzendari katalana da, Tricycleko kide izateagatik ospetsua.[1] Bi Max_sari irabazi ditu. Hainbat telesail ekoitzi ditu, publizitate kanpainak sortu eta antzerki eta zarzuela sorta txiki bat egokitu eta zuzendu du.

Biografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paco Mirrek berak dioena:[2]

1957an jaio nintzen eta berehala ikusi zuten gizonezkoa nintzela eta Francisco de Paula izena jarri beharko zidatela, hau da, familiako Mirtarren adarrean jartzen zena. Txikitan "Currito" garaia bat igaro nuen ("Curro" deitzen zioten nire aitarekin bereizteko), baita urte batzuk geroago "Currito de oro" garai bat ere. Izen hori urte batzuk geroago, dena aprobetxatu behar denez, torero pertsonaia bat izendatzeko erabili nuen du. Azkenean denak ados jarri ziren eta Paco izena eman zidaten. Arte Ederretako ikaslea nintzen, baina, egia esan, gehien gustatu zitzaidana komikiak marraztea izan zen, baina egun batean kasualitatez antzerkiarekin topo egin nuen eta, gaur egun, 34 urte baino gehiagoz mundu osoko hainbat eszenatoki zapalduta, Tricycle-rekin zortzi antzezlan sortuta, horietako bost idatzita, Max sari bi irabazita, hainbat telesail ekoitzita, publizitate kanpainiak sortuta, eta antzerki, zarzuela eta opera asko moldatu eta zuzenduta (arrakasta pixka batez)... mundu honetan kasualitatez nagoela sentitzen dut oraindik. Bada ez bada, ez diot utzi marrazteari.

Eneko Olasagasti, Joseba Apaolaza, Paco Mir, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues, Viktoria Eugenia antzokian,'Ez da hain erraza' lanaren aurkezpenean (Egunkaria, 2000-07-14, Gari Garaialde)

Batez ere Tricicle hirukote umoretsuko kidea izateagatik ezaguna da, baina Paco Mirren bakarkako jarduerek arku zabala hartzen dute. Antzerki munduan Francis Veberren Politicament incorrecte edo The Dinner of the Idiots bezalako lanak moldatu eta zuzendu ditu eta bi antzezlan idatzi ditu: No és tan fàcil (Ez da Erraza euskarazko bertsioan) and Coneixes a Prosineckty?.

Film ugaritan kolaboratu du, 2003. urtean Lo mejor que le puede pasar a un cruasán. croissant bati gerta dakiokeen gauzarik onena zuzendu zuen. Gidoilari gisa egindako lana zinematik komikira zabaltzen da. Horien artean, TBO eta El Jueves bezalako aldizkarietarako, eta telebistarako eta publizitaterako ere egin zuen.

2008an Monty Python-en Spamalot musika moldatu zuen, umore gehiago sartuz, ospe handia lortu zuena. Bi urte geroago, Noises Off katalanera moldatu zuen (Pel davant i pel darrera, aurrealdea eta atzekoa ). Azken finean, are antzerki gehiago egin ditu.

2011n bere lehenengo ipuina Monument a l'estel (Monumentua izarrari) argitaratu zuen. 2011-2012 urteetan Erik Gideonen Forever Young bere modura moldatu eta birsortu zuen. 2012an ere, Leonard Bernstein- ek egin zuen Candide itzuli eta Tricycle-n, Garrick obra amaitu zuen.

2015ean Ja em queixo jo per tu (Ni kexatuko naiz zure partez) liburua argitaratu zuen (Ed. Comanegra), Agustín Mellado lankide zaharrarentzat idatzitako egunerokoa, bizitzari, lanari eta emakumeei buruzko neurak egunez-egun laburbiltzen dituena.

Antzerkia[2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmografia[2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta errekonozimenduak[2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espotak[2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak / Argitalpenak[2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irratia[2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Crusells, Magí. (2009). Directores de cine en Cataluña: de la A a la Z. Edicions Universitat Barcelona ISBN 978-84-475-3316-9. (Noiz kontsultatua: 2020-01-12).
  2. a b c d e f g «Compañía Teatral Tricicle. Teatro Gestual, Humor, Musicales» www.tricicle.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]