Biologian, organismoa sistema biziduna da (animalia, landarea, onddoa edo mikroorganismoa). Organismo guztiak dira gai estimuluei erantzuteko, ugaltzeko, hazteko, garapen biologikoa izateko eta homeostasiari eusteko. Organismoak zelulabakarrak edo zelulaniztunak izan daitezke, eta azken hauetan zelulak taldeka espezializatuta egon daitezke ehunak eta organoak osatuz.

Organismo hitzaren jatorria greziera da: ὀργανισμός - organismos, Antzinako Greziako ὄργανον - organon hitzetik, "tresna, lanabesa".

Zelula motaren arabera, organismoak bi talde handitan sailkatzen dira, prokariotoak eta eukariotoak. Prokariotoak bi domeinutan bereizten dira: Bacteria eta Archaea. Hirugarren domeinua osatzen duten organismo eukariotoak garatuagoak dira, eta bizitzaren forma aurreratuenak biltzen ditu.

Berriki klado berri bat proposatu da, Neomura deiturikoa, Archaea eta Eukarya multzo berean sartzeko.

Zenbait zientzialarik birusak ez dituzte organismotzat hartzen, ezin baitute berez ugaldu edo metabolismoa eduki. Hala ere, definizio hau zalantzazkoa da, zenbait bizkarroik eta endosinbiontek ere ez baitute bizitza independenterik. Birusak osatzen dituzten molekulak organikoak diren arren, ezin dute ugaldu zelula ostalari batetik kanpo, eta bere prozesu metabolikoek ostalari bat behar dute. Hala ere, organismotzat hartzen ez badira ere, gene propioak dauzkate eta eboluzionatu egiten dute gainerako bizitzak eboluzionatzen duen bezala.

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak