Laktosaren operoia: laktosaren ezean, proteina errepresoreak egiturazko geneen (z, y eta a ) transkripzioa galarazten du. Laktosarekin, aldiz, azukreak induktore gisa jarduten du eta proteina errepresorea indargabetzen du (egiturazko geneek proteinak kodetuko dituzte).

Operoia bide metaboliko batean parte hartzen duten entzimen ekoizpenaz arduratzen den gene multzoa da. Operoiaren geneak batera transkribatzen dira.

Operoia hainbat gene desberdinaz osatua egon arren, unitate baten gisa funtzionatzen du.

Operoi batek hainbat elementu ditu:

Operoiaren funtzionamendua

Gene operadoreak egiturazko geneen jarduera kontrolatzen du: hauekin lotuta dagoenean, egiturazko geneak transkribatzen dira (proteinak sortuko dituen ARN-m molekula ekoizten dute). Aitzitik, loturarik ez dagoenean ez da ARN-m sortzen eta proteinak ez dira eratzen. Lotura hori gene erregulatzaileak sintetizatzen duen proteina errepresorearen menpe dago.

Proteina errepresorearen jarduera, aldi berean, inguruneko metabolitoek kontrolatzen dute. Metabolito edo molekula induktore horiek proteina errepresorearekin konbinatzen direnean bi efektu gara dezakete: proteina errepresorearen indargabetzea (bide katabolikoetan jarduten duten operoiekin) ala proteina horren suspertzea (bide anabolikoetan jarduten dute operoiekin).

Ikus, gainera

Kanpo estekak