Moneroen erreinua antolakuntza prokariotoa duten organismo zelulabakarrez osatuta dago, nukleorik gabe. Nagusiki bakterioz osatuta dago.

la denak mikroskopikoak dira, Thiomargarita namibiensis izan ezik, begien bistan ikus daitekeena. Forma askotakoak daude, hala nola: esferikoak (kokoak), makilatxo-formakoak (baziloak), kiribilduak (espiriloak), koma baten antzekoak (bibrioiak), etab. Gainera, batzuek koloniak osa ditzake.

Ezaugarri orokorrak

Nutrizioa

Moneroak izaki autotrofoak eta heterotrofoak dira.

Bizirauteko oxigeno-beharrei dagokienez, bakterioak aerobioak edo anaerobioak izan daitezke.

Erlazioa

Moneroak zelula-erantzun egokiak emateko eta inguruneko aldaketak hautemateko gauza dira. Adibidez: egoerak txarrera aldatzen badira, bakterio batzuek erresistentzia-formak sortzen dituzte (endosporak) eta egoera horretan geratzen dira hainbat urtez, baldintzak berriro aldatzen diren arte.

Ugalketa

Moneroak sexurik gabe ugaltzen dira, erdibitze bidez. Batzuetan, gertakari parasexualak izan ditzakete, hala nola konjugazioa. Horren bidez, organismoek, pili izeneko egitura tubular mehe baten bitartez, DNA zatiak trukatzen dituzte.

Ingurunea

Oso erresistenteak dira, planetako ia habitat guztietan daudenak. Horietako batzuk koloniak sortuz.

Animalia gehienen hesteetan aurki ditzakegu, landare baten barruan bezala. Ur geza eta gazietan, poloetako izotzetan, argia iristen ez den itsas hondoan eta lur azpiko harri mineraletan ere aurkitzen dira.

Sailkapena

Prokariotak (moneroak) bi talde hauetan banatzen dira: arkeoak eta eubakterioak.

Arkeobakterioak

Halofilo

Arkeobakterioak monero primitiboenak dira, eta hainbat desberdintasun dituzte besteekin alderatuta, hala nola mintzak osatzen dituen lipido mota, zelula-pareten konposizioa, RNA, etab. Muturreko inguru-baldintzetan bizi dira. Hiru talde hauek bereizten dira: halofiloak, metanogenoak eta termoazidofiloak.

Arkeobakterio halofiloak

Arkeobakterio halofiloak ur hipergatzdunetan bizi dira, hala nola Itsaso Hilean.

Arkeobakterio metanogenoak

Oxigenorik gabeko inguruneetan bizi dira (anaerobioak dira), hala nola itsas jalkinetan, ur zingiratsuetan, animalien heste-traktuan eta beste leku askotan, eta metanoa sortzen dute CO2aren bitartez.

Arkeobakterio termoazidofiloak

Ur termaletan bizi dira. Ur horiek, batzuetan, oso azidoak dira; adibidez: sufrean aberats diren inguru bolkanikoetan (geiserrak, fumarolak, etab.).

Eubakterioak

Gainerako bakterio guztiak eubakterioak dira, eta bi motatakoak izan daitezke: zelula-pareta dutenak, eta mikoplasmak.

Zelula-pareta duten bakterioak

Zelula-paretaren konposizioaren arabera, bi taldetan banatzen dira; izan ere, konposizioaren arabera, Gram tindaketarekin kolore desberdina hartzen dute.    

Morez tindatutako bakterio gram-positiboak eta arrosaz tindatutako bakterio gram-negatiboak.

Hauek dira:

Mikoplasmak

Mikoplasmak beste taldeak baino txikiagoak dira eta ez dute zelula-paretarik (zelula-paretarik ez duten bakterio bakarrak dira). Gehienak patogenoak dira.

Erreferentziak

  1. «Proyecto Biosfera» recursostic.educacion.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Qué son las bacterias anaerobias? Tipos y ejemplos» Curiosoando 2013-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).

Kanpo estekak