Mikel Valverde

(2017)
Bizitza
JaiotzaGasteiz
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea
Jasotako sariak

Musicbrainz: 786a7cc6-ca7d-46da-8782-5748a42688ab Musikasten: mikel-valverde Edit the value on Wikidata

Mikel Valverde Tejedor (Gasteiz, 1966ko irailaren 6a) arabar marrazkigilea da.[1]


Biografia

Ernesto Valverde futbolariaren anaia, Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zituen. 1995etik aurrera irudigile moduan aritzen da eta Bernardo Atxagarekin, Juan Kruz Igerabiderekin.[2]

Ibilbide profesionala

Octopus eta La Luna de Madrid argitalpenen laguntzaile izan zen. 1985. urtean "Teboeos kopón" taldearen sortzailea izan zen.[3] Haur eta Gazte Literaturako bere ilustratzaile-lana 1995ean hasi zen, eta harrezkero ez da geldi egon. Sektoreko argitaletxe espainiar hoberenekin argitaratu du, eta bere lana nabarmena da hainbat bildumatan ospe handiko egileekin batera.[4] Idazleekin elkarlanean topatzen dugu, besteak beste: Bernardo Atxagarekin, Patxi Zubizarretarekin, Juan Kruz Igerabiderekin, Luisa Villar Liébanarekin eta Joachim Friedrichekin.[4][5]

Topaketa profesionalak

Komikia

Zenbait komiki ere egin ditu: La aventura de la vida (El Pregonero, 1995), El comisario Canaille (TMEO, Gasteiz, 1998) edo Las aventuras de Jon Arkasuso: El botín de los gánsteres (SM, Madrid, 2001). TMEO, Ipurbeltz, El Víbora, Makoki aldizkarietan eta Gara egunkarientzat (“Zazpika” zutabea) egin du.

Haur Literatura

Haur Literaturan, ilustratzaile gisa hasi zen 1985. urtean, beste egileekin batera elkarlanean.

Komikia eta zinea izan ditu erreferenteak, bereziki John Ford zuzendari amerikarrak bere filmetan pertsonaiak eraikitzeko erabilitako tratamendua.[7]

1985. urtean Mikel Garmendiarekin Belle, Landetako sirena izenburua argitaratu zuen (Zubia, 1995), eta Bernardo Atxagaren Xolak badu lehoien berri, (Erein, 1995. Atxagak berak animatu zuen idaztera.

Bernardo Atxagarekin Xola eta Bambulo pertsonaiak sortu zituen, Kirmen Uriberekin Garmendia, Juan Kruz Igerabiderekin Jonas, Joachim Friedrich, Lau lagun eta erdi bilduma.

Beranduago bera bihurtu zen irakurri nahi zituen istorioen sortzailea. Prozesu hori naturala izan zen. Pertsonai batek zuen indarra ikusita, horren adibidea Rita pertsonaiaren bilduma da.

Egile bezala sortutako liburuak hauek dira:

Lan kolektiboak:

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Mikel Valverderen ilustrazio lanak»
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Mikel Valverderen itzulpen lanak»

Diseinu lanak

Agendak, gidak, diskoen azalak, liburuxkak eta kartelak diseinatzen ditu.[4]

Erakusketak

Partehartzaileak: Mikel Valverderekin batera: Alfredo Álvarez, Gorka Angulo Ochoa de Alda, José Ángel Benito, Mintxo, Juan Luis Dz. de Corcuera, Andoni Gaztelua, Kini, Hernández Landazabal, Mauro, Álvaro Ortega eta Javier Roa. Erakusketa ibiltaria: Gasteiz, Zaragoza, Cáceres, Barcelona eta Madrilen. Katalogoan Gasteizen txokoak ikusgarri, ilustraile talde batek ilustratuta.[9][10]

Sariak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Mikel Valverde. Auñamendi. .
  2. «Ilustrazioa lanbidea baino bizimodu bat da» El País 2001/01/22.
  3. (Gaztelaniaz) Mikel Valverde. Auñamendi. .
  4. a b c d e Kulturklik Leire Bilbao, Ander Izagirre, Mikel Valverde eta Matías Múgica dira aurtengo Euskadi Literatura Sarietako gainerako irabazleak. .
  5. (Gaztelaniaz) Exposición “Artium : Indice de ilustradores: Mikel Valverde. .[Betiko hautsitako esteka]
  6. .
  7. Espacio Luque: Entrevista “Mikel Valverde”. .
  8. «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 37.zkia (2018ko ekaina) 53 orr.
  9. (Gaztelaniaz) Exposición “ Los felices 85” : [Mikel Valverde. ].
  10. (Gaztelaniaz) Exposición “ Los felices 85” : [Mikel Valverde. ].
  11. (Gaztelaniaz) Exposición “Cuentos imaginados: el arte de la ilustración infantil” : [Mikel Valverde. ].
  12. (Gaztelaniaz) Mikel Valverde: `Gaztela eta Leoneko III Lehiaketaren Komiki Saria. .
  13. (Gaztelaniaz) Mikel Valverde: Gernikako II. Lehiaketaren Komiki Saria. .
  14. Mikel Valverde: Euskadi saria 2017. .
  15. Mikel Valverde: Euskadi saria 2017. .

Kanpo estekak