Marie-Claire Blais | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Quebec Hiria, 1939ko urriaren 5a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Key West (Florida), 2021eko azaroaren 30a (82 urte) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Laval Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, eleberrigilea, idazlea, poeta, ipuingilea eta gidoilaria |
Lantokia(k) | Quebec Hiria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Academie Royale de Langue et de littérature Françaises (en) Académie des lettres du Québec (en) Royal Society of Canada (en) |
Marie-Claire Blais (Quebec Hiria, 1939ko urriaren 5a - Key West, 2021eko azaroaren 30a) poeta, eleberrigile eta antzerkigile quebectarra izan zen. Hauek ziren bere eleberririk aipagarrienak: La belle bête (1959), Une saison dans la vie d´Emmanuel (1965), Les manuscrits de Pauline Archange (1968) eta Visions d´Anna (1982). Poesian, Pays voilés (1963), eta antzerkian Exécution (1968) eta Fievre et autres textes dramatiques (1974) zituen lan nagusiak. Beste lan batzuk: Un jardin dans la tempête (1990), Soifs (1995), Dans la foudre et la lumière (2001), Augustino ou Le chœur de la destruction (2005), Naissance de Rebecca à l'ère des tourments (2008) eta Mai au bal des prédateurs (2010).
Marie-Claire Blais idazleak batez ere eleberriak argitaratu zituen, hogei baino gehiago. Gainontzeko lanak antzerki lanak eta poesia bildumak ziren. Bere obrak ingelesez ere eskura daitezke. Batzuk zinemara eraman izan dira.