Louis Iriart Etxepare | |||||
---|---|---|---|---|---|
1900eko abenduaren 16a - 1924ko maiatzaren 31
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Paue, 1859ko uztailaren 24a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||
Heriotza | Donapaleu, 1945eko martxoaren 18a (85 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Ibilbidea | |||||
Taldeak | Urteak | ||||
Lantokia(k) | Paris | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Democratic Republican Alliance (en) |
Louis Iriart Etxepare edo Louis d'Iriart d'Etchepare (Paue, 1859ko uztailaren 24a - Donapaleu, 1945eko martxoaren 18a) politikaria izan zen. Bearnon jaio bazen ere, familia euskaldunekoa zen eta Amikuzeko hiriburuan hil zen. Hala ere, jaio zen hirian auzapeza izan zen eta Frantziako Biltzar Nazionaleko kide izatera heldu zen.
Pauen euskaldun jatorriko familia batean jaioa, hiriko lizeoan ikasi zuen. Gero Bordelen Zuzenbide ikasketak burutu zituen; Paueko abokatuen elkargoan sartu zen.
1888an Herriko Etxerako hauteskundeetan errepublikarren zerrendaren burutza hartu zuen eta 1892an auzapez-orde bihurtu zen. Orduan "nazionalismo" eta "kolektibismo" deitzen zirenen etsai amorratua zen. 1900eko abenduaren 16an bilakatu zen diputatu estrainekoz, Louis Barthouren eskutik. Biltzarrerako urte luzeetan arrakasta izan bazuen ere, 1906an Senatura sartzeko saiakeran porrot egin zuen.
Kirolzalea, zaldi, txirrindula zein auto laskerketak gustuko zituen eta zazpi urtez Frantziako Union vélocipédique elkartearen presidentea izan zen.
Ohorezko Legioko "Zaldun" izendatu zuten.