Levi Eshkol (hebreeraz: לֵוִי אֶשְׁכּוֹל), jaiotzez Levi Shkolnik (hebreeraz: לֵוִי שׁקוֹלנִיק) (Oratov, Ukraina, 1895eko urriaren 25a - Jerusalem, Israel, 1969ko otsailaren 26a) israeldar politikaria izan zen.
1913. urtean Palestinara jo zuen bertan nekazari-koloniak sortzeko eta zuzentzeko. Mapai alderdiko idazkaria (1944-1948) eta Ben-Gurionen gobernuko partaide izan zen: Nekazaritzako eta Garapeneko ministroa 1951-1952 urteetan, eta Finantzetako eta Garapeneko ministroa 1952-1963 bitartean. Ben-Gurionek dimisioa aurkeztu zuenean, Lehen Ministro eta Defentsa ministro izendatu zuten. Israel estatuko garapen ekonomikoaren bultzatzailea izan zen.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Levi Eshkol ![]() |
![]() |
Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |