Artikulu hau Finlandiako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Laponia (argipena)».

Lappi
Lappi / Lappland

Lappiko armarria
Armarria
Lappiko kokapena
Berezko izenak:
- Finlandieraz
- Suedieraz

Lapin maakunta
Lapplands landskap
Herrialdea  Finlandia
Hiriburua Rovaniemi
Udalerri-kopurua 4 hiri (kaupunki)
17 udalerri (kunta)
Hizkuntza ofizialak Finlandiera
Inariera ¹
Ipar samiera ²
Skoltera ¹
Agintaria Esko Lotvonen
Lurralde historikoak Laponia
Ostrobotnia
Vestrobotnia
Azalera
-Ur-azalera
100.369,18 km²
7705,44 km²
Biztanleria
Dentsitatea
183.775 (2009
1,98 bizt/km²
Eskualdeko arraina
Eskualdeko hegaztia
Eskualdeko landarea
Eskualdeko ugaztuna
Izokina
Paparurdina
Puxikalilia
Elur-oreina
Webgune ofiziala (Errusieraz) (Finlandieraz)
(Ingelesez) (Suedieraz)
¹ Koofizialak Inari udalerrian.
² Koofiziala Sami Lurraldea osatzen duten udalerrietan.

Lappi, Finlandiar Laponia edo Laponia soilik, (finlandieraz, Lappi edo Lapin maakunta; ipar samieraz, Lappi edo Lappi eanangoddi; suedieraz Lappland edo Lapplands landskap) Finlandia iparraldean dagoen eskualde bat da, herrialdeko zabalena. Iparraldeeneko eskualdea da eta Errusia, Norvegia eta Suedia herrialdeak eta Ipar Ostrobotnia ditu mugakide. Mundu osoko herrialde askoren umeen ustetan lurralde hau da Bizar Zuriren (finlandieraz: Joulupukki) etxea eta bertan, Zirkulu Polar Artikoko paraleloa igarotzen den lekuan, herri tematiko bat dago antolatua.

Geografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Lappiko geografia»
 
2010eko Lappiko klima datuak [1][2]
Kilpisjärvi
Klima polarra Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Guztira
Maximoa ºC 3,2 1,6 2,5 3,7 15,6 17,2 20,8 20,6 17,4 11,5 1,4 2,1 9,8
Batez besteko maximoa ºC -8,4 -12,3 -6,6 2 7,6 10,1 15,7 13,5 9,9 2,7 -6,8 -8 1,6
Batez bestekoa ºC -13,6 -18,3 -12,7 -3,5 3,4 6 11,3 9,1 6 0,3 -11,3 -12,9 -3
Batez besteko minimoa ºC -18,7 -24,9 -20,5 -10,3 -1,1 2,3 7,5 5 2,1 -2,7 -16,1 -19,3 -8,1
Minimoa ºC -32,1 -38,2 -32,3 -21,4 -11,1 -2,6 2,5 -0,4 -0,8 -11,4 -29,1 -31,2 -17,3
Prezipitazio-egunak 27 25 29 27 23 24 23 20 14 25 29 30 296
Sauvosaari
Klima subartikoa Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Guztira
Maximoa ºC 1,6 -2,6 2,5 6,3 23,4 20,6 22,6 21,5 13,7 10,8 6,9 0,8 10,7
Batez besteko maximoa ºC -7,5 -9 -3,4 2,8 11,4 13,2 18,1 15,4 11,8 7 -0,9 -5,9 4,2
Batez bestekoa ºC -10,4 -13,6 -6,7 0,5 7,5 10,4 15,5 13,6 10,3 5,2 -2,8 -8,4 1,7
Batez besteko minimoa ºC -13,1 -17,5 -10,6 -1,2 4,3 8,9 13,7 12,3 9 3,6 -4,8 -10,9 -0,5
Minimoa ºC -20,9 -28,4 -22,8 -5,1 -2,3 5,6 9,6 7,5 6 -0,6 -11,7 -18,4 -6,8
Prezipitazio-egunak 26 26 26 22 19 15 20 13 14 20 25 26 248

Txantiloi:Lappiko babestutako eremuak Txantiloi:Lappiko geografia

Historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Lappiko historia»

[3] Bazter honetara iritsi zen lehen gizarte antolatua, Izotz Aroaren ondoren, iparraldeko klima leuntzen eta glaziarrak urtzen hasi zirenean iritsi zela uste da, k.a. VII. mende inguruan. Mendeetan eratu zen kulturari Komsa edo Gorravárri izena ematen zaio eta Ozeano Artikoko kostaldean ezarri zirenez gehienbat, Ipar Itsasoko lehen Fonsa kulturako tribuekin harreman estuak izan zituzten. Nahiz eta oraindik lurralde honen jatorrizko biztanleen, samitarren jatorria ezezaguna den, badirudi tribu hauen eta beranduago (Harri Aroan) Eskandinaviara immigratu zuten eta eurekin samiera hizkuntza eraman zuten herri uraldarren nahasketaren ondorioa direla. Hasiera batean, euren lurraldea Ozeano Artikotik Finlandia, Norvegia eta Suedia erdialderaino zihoan, eta lehen bizi-aztarnak, ehiza-tresnak, harri bitxiko apaingarriak, margolanak eta hainbat hilobi dira. Hasierako biztanleak, gehienbat ehizatik, fruitu-bilketatik eta arrantzatik bizi ziren; hau da, ehizakiaren atzetik ibiltzen ziren, nomadak ziren.

Antzinako Finlandia finn herriak hegoaldean, kareliarrak ekialdean, sami herriak ipar-erdialdean eta tavastiarrak erdi-mendebaldean osatzen zuten. Finlandiarrek eta tavastiarrek bat egin zuten eta lurraldea irabazi nahian, iparralderantz jo zuten. IX. mendean dagoeneko, Rovaniemira iritsiak ziren, samitar asko beraien kultura eta hizkuntza bereganatu zituztelako; nekazaritza eta abeltzaintza esaterako.

XII. mendean, Laponia, samitarren eta hegoaldean eta Tornio Beherean (Alatornion) baino ez zeuden finlandiarren artean banatua zegoen; samitarrak era berean, hiru tribu desberdinetan banatuak zeuden: ipar-mendebaldean zeuden eta elur-orein abeltzaintzatik bizi ziren ipar samitarrak, Kemijoki ibaiaren ertzean bizi ziren kemi samitarrak edo basoko samitarrak, eta ipar-ekialdean (Inari inguruan) bizi ziren eta arrantzatik bizi ziren inari samitarrak.

Lappiko eskualdearen banaketa Suediar Inperioaren garaian
Lappiko eskualdearen banaketa Suediar Inperioaren garaian

Erdi Aro Klasikoan suediarren eragina nabarmentzen hasi zen; Suediar Erresumak Novgorodeko Errepublikak zituen ekialdeko lurrak konkistatu ondoren, Lappi hiru probintzietan banatu zuten: iparraldean Laponia, hegoaldean Ostrobotnia eta Torne ibarrean Vestrobotnia. Eragin hau, Kemijoki eta Tornionjoki ibaien arroan eman zen batez ere, gaur egungo Kemi-Tornio deitzen dugun ardatzean. Ibai hauek merkataritzarako garrantzitsuak zirela ohartzean, Suediar Erresumako erregeek hiriak eraikitzen saiatu ziren; hala ere, erregeek arazoak izan zituzten, suediarrek lurralde haietan zituzten tavastiar aliatuak, birkarle deituak, Erresumaren aurka altxatu zirelako. Lehen aurre-hiri eta elizak garai haietakoak dira, haien artean Kemi eta 1521. urtean eraikitako Kemiko eliza zaharra [4].

1621. urtean azkenik, merkataritzaren erdigunea bilakatuko zen Torneå hiria sortu zuten suediarrek Tornionjoki ibaiko Suensaari uhartean; gaur egungo Tornio hiriaren sorrera izan zen. Laponiaren kolonizazioa bizkortu nahian bestalde, antzinako probintziara zihoazen kolonizatzaileek zerga gabeko hamabost urte zeuzkaten, beste abantaila batzuen artean. XVII. mende bukaeran Izotz Aro Txikia izan zen eta lappitarrek (eta finlandiarrek orokorrean) gosete garai luzea izan zuten eta biztanle asko hil egin ziren.

Tornio udalerria XVII. mendean.
Tunturien Lappi lurraldea; XVIII. mendeko marrazkia.
Samitar baten marrazkia (1767).

Samitar herria beti batua baina mugen bidez zatitua egon da. Iparrraldeko bizilagun hauek ez zuten historian ia parte hartu II. Mundu Gerra arte, Finlandia herrialdea borrokan sartu zen arte. Finlandia bere independentzia eutsi nahian gerran sartu zen eta bai SESB eta ondoren Alemania naziaren aurka jardun izan behar izan zuen. Hauen aurkako hainbat gerra Lappiko lurretan eman ziren Laponiako Gerra eta Rovaniemiko Bataila bezalakoak. Bertan hainbat herri suntsitu eta hildako asko suertatu ziren.

Gerra amaitu ostean Lappi probintzia eta eskualdea sortu zen. Bertan gehiengoa samitarrak ziren, baina gaur egun finlandiar exodo handia mugitu da iparraldeko lurraldeetara, eta nahiz eta samitarrak guztiz babesten dituen gobernu finlandiarrak geroz eta ehuneko gutxiagoa osatzen dute Laponian. Gaur egun 6.000 samitar baino gutxiago daude (biztanleriaren %4 baino ez), honenbestez nahiz eta probintziaren historia samitarrekin batera joan gaur egun Finlandiako historiaren barnean koka dezakegu eskualdea.

Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Lappiko udalerriak»

Laponia, Finlandiako probintzia eta eskualde bat da aldi berean, eta 21 udalerriz osatua dago. Eskualdea 6 barrutik osatzen dute: Ekialdeko eta Iparraldeko Laponiakoa, Kemi-Torniokoa, Rovaniemikoa, Tornio bailarakoa eta Tunturikoa. Nahiz eta banaketa hauek ez duten esannahi gehiegi laguntza ekonomikorako balio izan ohi dute.

 Lappiko hiriak 
Kemiko armarria
Kemiko armarria
Kemijärviko armarria
Kemijärviko armarria
Rovaniemiko armarria
Rovaniemiko armarria
Tornioko armarria
Tornioko armarria
Kemi Kemijärvi Rovaniemi Tornio

Hiri garrantzitsuenak Kemi, Rovaniemi (hiriburua) eta Tornio dira.

Udalerria Biztanleak Azalera (km²) Azpieskualdea
Enontekiö 1.883 8.391,5 Tunturi Lappi
Inari 6.864 17.333,9 Ipar Lappi
Kemi 22.592 102,6 Kemi-Tornio
Kemijärvi 8.522 3.931,5 Ekialdeko Lappi
Keminmaa 8.607 646,3 Kemi-Tornio
Kittilä 6.112 8.263,2 Tunturi Lappi
Kolari 3.853 2.617,6 Tunturi Lappi
Muonio 2.376 2.037,9 Tunturi Lappi
Pelkosenniemi 1.024 1.882,1 Ekialdeko Lappi
Pello 4.030 1.863,7 Torne ibarra
Posio 3.949 3.545,2 Ekialdeko Lappi
Ranua 4.407 3.694,8 Rovaniemi
Rovaniemi 59.831 8.017,2 Rovaniemi
Salla 4.231 5.872,5 Ekialdeko Lappi
Savukoski 1.182 6.496,7 Ekialdeko Lappi
Simo 3.498 1.465,3 Kemi-Tornio
Sodankylä 8.802 12.415,2 Ipar Lappi
Tervola 3.462 1.594,5 Kemi-Tornio
Tornio 22.437 1.228,4 Kemi-Tornio
Utsjoki 1.304 5.371,8 Ipar Lappi
Ylitornio 4.809 2.212,6 Torne ibarra

Garraio azpiegiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Z Aireportua Udalerria Bidaiariak [5] Aldaketa
1. Enontekiö Enontekiö 18.238 %13,8
2. Ivalo Inari 125.535 %12,1
3. Kemi-Tornio Keminmaa 93.757 % 2,9
4. Kittilä Kittilä 238.538 %11,3
5. Rovaniemi Rovaniemi 396.825 %28,1


Linea Nondik norakoa Trenbide-sarea Luzera
R Linea Tornio-Röyttä Röyttäko trenbidea 9,3 km
K Linea Kemi-Portua Ajosko trenbidea 11,5 km
H Linea Tornio-Haaparanda Tornio-Haaparanda trenbidea 3,5 km
6. linea helHelsinki-Tornio-Kolarihel Oulu-Tornio trenbidea
Kolariko trenbidea
131,9 km
186,6 km
7. linea helHelsinki-Kemijärvi-Kelloselkähel Oulu-Tornio trenbidea
helLaurila–Kelloselkä trenbideahel
131,9 km
269,3 km

Hezkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lappi bi ospitale barrutitan banatua dago. Alde batetik, Kemi-Tornio Ardatzak eta Ylitornio udalerriak osatzen duten Länsi-Pohja Ospitale Barrutia dago; eta, bestetik, Rovaniemi hiriburua eta eskualdeko gainontzeko udalerriak dauden Lappi Ospitale Barrutia.

Familiako edo etxeko mendikuek garrantzi handia dute eskualdeko eta herrialde osoko osasun sisteman, eta hauek udalerrian bertan dauden osasun-etxe eta eskualde-erietxetan egiten dute lan. Osasun zentro hauek ospitale txiki modukoak dira; laborategiak, kontsulta- eta ebakuntza-gelak, x izpi makinak dituzte eta zenbait mediku espezializatuk ere egiten du lan bertan. Askotan bizpahiru udalerriren artean akordioak adosten diren arren, udalerri txikienenek ere zentro hauek izaten dituzte eta, ondorioz, ospitale handiak hiri nagusienetako eskakizunak betetzeko baino ez daude.

Kontseilua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lappiko Kontseilua [12]
Alderdia Eserlekuak +/- Udalak Lappiko Kontseilua
-- Zentroko Alderdia 25 2 18
-- Ezker Elkartasuna 11 3 2
-- Koalizio Nazionala 9 1 1
-- Benetako Finlandiarrak 8 7 0
-- Alderdi Sozial-Demokrata 7 3 0
-- Liga Berdea 2 0 0

Zerbitzuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Atzerritarrak (2019)[13]
Z. Jaioterria Biztanleak

1  Suedia 501
2  Errusia 394
3  Siria 306
4  Estonia 226
5  Thailandia 217
6  Txina 176
7  Irak 168
8  Myanmar 143
9  Alemania 140
10  Afganistan 126

Finlandiako biztanle gutxieneko eta azalera gehieneko probintzia da, biztanle-dentsitate gutxienekoa. 185.000 lagun baino ez daude eta samitarrak %4a baino ez dira. Hizkuntza nagusia finlandiera da, baina samiera ere babestua udago.

Bilakaera demografikoa [14]
Urtea Biztanleria

1550 ~ 5.000
1650 ~ 6.500
1910 73.400[15]
1920 85.500
1950 169.211
1955 184.544
1960 205.096
1965 220.755
1970 197.146
1975 195.757
1980 194.890
1985 200.943
1990 200.674
1995 201.411
2000 191.768
2005 185.800
2010 183.757

Samiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Samien Lurraldea (Finlandia)», «Sami etnia» eta «Sápmi»

5.143 (2009) sami, Finlandian bizi diren 9.350 %55a [16].

Hizkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lappiko armarria
Lappiko armarria
Sakontzeko, irakurri: «Lappiko armarria», «Lappiko armarriak» eta «Laponiako armarria»

Perlazko koroaren azpian, eta atzealde gorriaren gainean, gerripeko berde eta erramu koroa duen basagizon bizarduna dago. Armarri hau, Suediako Laponia antzinako probintziak zuen armarriaren ondorengo zuzena da. Izan ere, basagizona, 1607. urtean bihurtu zen Laponiako ikurra, Karlos IX.a Suediar Erresumako errege izendatu zutenean; hasiera batean, armarri aitzindari honetako basagizona beltza zen, hala ere, Laponia probintziaren banaketa eman zenean, Lappland suediarrekoa gorria bihurtu zen eta Olof Eriksson margolariak diseinatutako Lappikoa aldiz, zilarrezkoa [17].

Aipatu beharra dago, gaur egun Lappi eskualdearen eremua, aspaldian hiru probintzia desberdinek osatzen zutela: lehen aipatutako Laponiak, Ostrobotniak eta Vestrobotniak. Horregatik, 2010. urtean desagertu zen Lappi probintziako armarria bitan zatitua zegoen; alde batean, Laponiako armarria zegoen, eta bestean aldiz, armarri ostrobotniarreko hiru erbinude zuriak zelai urdinaren gainean [18].

Elkarteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[26]

Kirola

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira talde ezagunenak:

Taldea Laburdura Kirola Liga Zelaia Udalerria
Haparanda-Tornio PV - Bandya Elitserien Gränsvallen (Haparanda) Haparanda-Tornio
Tornion Palloveikot ToPV Bandya Bandyliiga Gränsvallen (Haparanda) Haparanda-Tornio
Perungan Pojat PerPo Boleibola SM-liiga Lappi Rovaniemi
Rovaniemen Palloseura RoPS Futbola Veikkausliiga Rovaniemen keskuskenttä Rovaniemi
Palloseura Kemi Kings PS Kemi Kings Futbola Veikkausliiga Sauvosaari, Sauki Kemi
Tornion Pallo –47 TP -47 Futbola Kakkonen Pohjan stadion Tornio
FC Santa Claus - Futbola Kakkonen Saarenkylän tekonurmi Rovaniemi
Rovaniemen Kiekko RoKi Izotz-hockeya Mestis Lappi-areena Rovaniemi
Tornion IHC TIHC Izotz-hockeya Suomi-sarja Hannulanmäen jäähalli Tornio
Etelä-Portimo -72 Et-Po -72 Izotz-hockeya Suomi-sarja Plussa-areena Ylitornio

Eski-estazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospakizun bereziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kilpisjärven ilmasto 2011.05.26
  2. Kemin ilmasto 2011.02.06
  3. Lapin historia
  4. Tornioko historia
  5. Finavia (2011) 2012.01.26
  6. Kankaanpää, Paula & ja Saarinen, Sampo K.: Arktinen osaaminen Suomessa[Betiko hautsitako esteka] (pdf) (s. 5) 2009. Ulkoasiainministeriö. Viitattu 2011.12.23
  7. Lapin yliopisto Tutkimus. 2012.01.29
  8. University of Lapland. Faculties 2012.01.29
  9. RAMK Strategy 2012.01.29
  10. Hakijalle. RAMK 2012.01.29
  11. Lapin Korkeakoulukonserni[Betiko hautsitako esteka] Study in the North. 2012.01.29
  12. Lapin liitto 2013.11.15
  13. "Citizenship according to age and sex by region, 1990-2019". Tilastokeskus. 2020.04.01
  14. Lapin tilastotiede
  15. [1]
  16. Eduskunta. Saamelaisopetuksen edellytysten turvaaminen 2012.01.06
  17. Lapin vaakuna
  18. Lapin läänin vaakuna
  19. Kemin jalokivigalleria Matkailu. 2011.01.17
  20. Rovaniemi The Forestry Museum of Lapland. 2012.03.02
  21. Arktikum[Betiko hautsitako esteka] Provincial Museum of Lapland. 2012.02.29
  22. Arctic light Under the Northern Lights. 2012.02.29
  23. Ranuan Eläinpuisto 2011.10.18
  24. Ranuan Eläinpuiston eläimet 2011.10.18
  25. Korundi[Betiko hautsitako esteka] Rovaniemen taidemuseo. 2012.03.01
  26. Lapin museot
  27. Arktikum 2012.02.26
  28. elblogdefinlandia.com Museo Arktikum Rovaniemi. 2012.02.26
  29. Kemijärven kuvanveistoviikot 2011.08.17
  30. Lucien den Arend 2012.01.05
  31. Joulupukin Pajakylä Etusivu. 2012.03.11
  32. Lumilinna 2011.02.08
  33. Kemin Lumilinnassa yli 100 000 vierasta[Betiko hautsitako esteka] 2011.02.10
  34. Treriksröset 2011.07.20
  35. Barents Info Jätkänkynttilän silta. 2012.03.03
  36. Korundi[Betiko hautsitako esteka] House of Culture. 2012.03.02
  37. Lapinkävijät Alvar Aalto. Lappia-talo. 2012.02.29
  38. Maupertuis Aavasaksa 2012.01.06
  39. Jäänmurtaja Sampo Sampo Tours. 2010.09.11
  40. Kemin seurakunta 2011.02.06
  41. Keminmaan seurakunta 2011.10.24
  42. Kulttuuriymparisto Keminmaan vanha kirkko. 2011.10.24
  43. Huusko, Jorma et al.: Lapin rakennusperintö. Oulu: Kirjapaino Oy Kaleva, 1984. ISBN 951-9152-74-1
  44. Kultturiymparisto.fi Sodankylän vanha kirrko. 2013.11.27
  45. Sodankylän seurakunta Vanha kirkko. 2013.11.27
  46. Siida

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Troms Finnmark Finnmark
Norrbotten Murmansk
Botniako Golkoa Ipar Ostrobotnia Karelia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]