Kristina Saralegi

Bizitza
JaiotzaLeitza1974ko maiatzaren 7a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLeitza2022ko otsailaren 26a (47 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraknekazaria, abeltzaina eta Taloa

Kristina Saralegi Arribillaga (Leitza, Nafarroa Garaia, 1974ko maiatzaren 7a - ib. 2022ko otsailaren 25a)[1] baserritarra, abeltzaina, talogilea eta ekintzailea izan zen.[2] Euskal Herrian oso ezaguna zen, batez ere baserriaren, kirolaren eta tradizioen inguruko hainbat arlotan.

Bizitza

Leitzako Arro baserrian jaio eta bertan bizi izan zen, hantxe zuen lanbidea ere. Kristina Saralegi emakume ekintzaile eta bizia izan zen.

Talogile

Baserriko lanak eta ganadua zaintzea, azoketan eta jaietan taloak egin eta saltzearekin uztartu zituen. Aitarengandik ikasi zuen talogile eta saltzaile ofizioa.

2020az geroztik, bere lantegian ontziratutako taloak ere saltzen zituen, berak sortutako Saralegi Taloak markaren bidez.[3][4] Taloen Erregina goitizena ere irabazi zuen.

Abeltzain

Urtero Donostiako Santo Tomas azokara eramaten zuten zerrama eta Iruñeko kaleetan Olentzerori laguntzen zioten animaliak hazten zituen baserrian.

Kristina Saralegi talogilea

Bestelakoak

ETB1eko 'Baserria' lehiaketan parte hartu zuen.[5]

Herri kirolekin lotura handia duen saga bateko kidea zen. Izan ere, Esteban Saralegiren alaba, Gabriel eta Nartxi aizkolarien (trafiko istripuan hila) eta Mieltxo harri-jasotzailearen arreba zen.

Aitortzak

Itziar Gomez kontseilaria oroigarria ematen Joxe Manuel Huizi, Kristina Saralegiren alargunari.

Zure hazia betiko gure bihotzetan

Erreferentziak

  1. «Kristina Saralegi Arribillaga - ZURE KUADRILLA - Eskelak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  2. Urzaiz, Katixa. (2022-02-26). «Fallece Kristina Saralegi, la reina de los talos y criadora de la cerda de Santo Tomás» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  3. «Kristina Saralegi leitzarra hil da - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  4. Mazkiaran, Nerea. (2020-07-26). «Los talos de Kristina Saralegi salen de la feria para entrar en los hogares» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  5. «Bost aholku eman dizkie Kristina Saralegik Kaletarrei Baserrian aritzeko» YouTube (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  6. «Kristina Saralegi omendu dute ‘Ideiak loratuz’ erakusketaren inaugurazioan - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  7. «Kristina Saralegi omenduko dute Leitzan irailaren 11ko Talo Egunean» Erran.eus 2022-09-11 (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  8. «Kristina Saralegi gogoan ospatu dute Leitzako Talo Eguna - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).

Kanpo estekak