Kanagawa prefektura 神奈川県 | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Ereserkia | |||
Hikari Aratani (en) ![]() | |||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
ISO 3166-2 | JP-14 | ||
Hiriburua | Yokohama | ||
governor of Kanagawa Prefecture (en) ![]() | Yūji Kuroiwa (en) ![]() | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°26′52″N 139°38′33″E / 35.44775°N 139.64253°E | ||
![]() | |||
Azalera | 2,415,84 km² | ||
Mugakideak | Tokio, Shizuoka eta Yamanashi | ||
Punturik altuena | Mount Hiru (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 9.216.009 (2020ko irailaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 3.740 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Kantō | ||
Uhartea | Honshu | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) ![]() | ||
pref.kanagawa.jp |
Kanagawa prefektura (japonieraz: 神奈川県 Kanagawa-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Yokohama da. Tokioren ondoren, Japoniako prefekturarik jendetsuena da, 9 milioi biztanle pasatxo 2010 urtean. Kantō eskualdearen hego-mendebaldean kokaturik dago eta Tokioko metropoli eremua ere osatzen du.
Kantō lautadaren hego-mendebaldeko izkinan dagoen prefektura txikia da. Iparraldean Tokio du, eta Fuji mendiaren inguruak ipar-mendebaldean. Hegoaldean eta ekialdean, hurrenez hurren, Sagami Badia eta Tokioko Badia.
Prefekturaren ekialdea nahiko laua da eta oso urbanizatuta dago, Yokohama eta Kawasaki portu-hiriak barne. Hego-ekialdean berriz, Miura penintsularen inguruan, jende gutxiago bizi da baina turista asko jasotzen ditu batez ere aintzina Japoniako hiriburua izan zen Kamakurak. Mendebaldean Yamanashi eta Shizuoka prefekturek mugatzen dute eta alderdi hori menditsuagoa da, hemen bereziki aipatzekoan dira Odawara eta Hakone.
Lurraldearen % 23 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala besteak beste.
Japoniako sistema feudalean, gaur egungo Kanagawa prefektura Sagami eta Musashi probintzien parte izan zen. Yokohama, ur sakoneko porturik handiena Tokioko Badian, 1859an ireki zen atzerriko merkataritzarako, eta Japoniako merkataritza-portu nagusia bilakatu zen. Lehen trenbidea 1872an eraiki zen.
Bigarren Mundu Gerran, Yokohama, Kawasaki eta beste hiri nagusi batzuek kalte handiak jasan zituzten Estatu Batuen 1945eko bonbardaketen ondorioz.
Kanagawa prefekturan 19 hiri daude. Hauetaz gain 14 herri ere badaude 6 barrutitan elkartuta.
|
Hauek dira turismoari dagokionez Kanagawa prefekturako lekurik interesgarrienak: