Kalitatearen kudeaketa erakunde batean kalitate-helburuei begira erabiltzen diren antolakuntza eta tresnen multzoa da. Izan ere, kalitatea kontzeptu konplexua izanik eta erakundeko arlo eta eragile guztiak barnehartzen dituenez, beharrezkoa da kalitatea lortzeko antolakuntza bat eratu eta antolakuntza horretarako tresnak diseinatzea.
Kalitatearen kontzeptu moderno baten arabera, kalitatea prozesu baten emaitza da eta beraz, erakundearen prozesu osoan zehar hartu behar dira erabakiak kalitataren hobekuntzarako. ISO 9004 arauaren arabera, lau arlo ezberdinetan biltzen dira kalitate-kudeaketarako jarduerak [1]:
Oro har, kalitatearen kudeaketa erakundeko kudeaketatik at kokatu behar dela gomendatzen da, kalitatearen hobekuntzarako hartutako erabakien independentzia ziurtatzeko.
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |