Jose Maritorena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amaiur, 1882ko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Amaiur, 1953ko martxoaren 27a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Jose Maritorena Ezurmendi[1] (Amaiur, 1882ko urtarrilaren 24a - Amaiur, 1953ko martxoaren 27a)[2] nafar bertsolaria izan zen.
Gurasoak José María etxalartarra eta Juana Francisca amaiurtarra zituen.
Mixel Dargaitzekin ibiltzen zen bertsotan. Bi bertso-sail gordetzen dira Maritorenak jarriak: Nere maitiarentzat eta Landibartarren bide berria, Antonio Zavalak bildu eta Bidasoa aldeko bost bertsolari (1970) izeneko liburuan argitaratu zituenak. Bestalde, Aita Donostiak jaso zizkion ipuin zaharrak eta Jorge de Riezuk argitaratu zituen Príncipe de Viana agerkarian, 1967an.