Italiaren banaketa administratiboa:
- Eskualdeak (lerro beltzak)
- Probintziak (lerro grisak)
- Comuni (eremu zuriak)

Udalerria (italieraz comune) Italiako eskualde eta probintzien oinarrizko administrazio-egitura da, autonomoa eta herritarren beharrez arduratzen den egiturarik txikiena. Udalerriak zirkunskripzioetan banatzen dira eta udal burua alkatea (sindaco) da.

2016tik, Italiak 8.010 udalerri ditu.

Administrazioa

Azpibanaketak

Italiar udalerriak bi eratan bana daitezke: frakzioetan (singularra, frazione; plurala, frazioni) edo udal deszentralizazioko barrutietan (singularra, circoscrizioni di decentramento comunale; plurala, crcircoscrizioni di decentramento comunale).

2001etik Erroma osatzen duten 19 barrutiei municipi deritzaie. Bakoitzak bere alkate-presidentea eta batzarra dute. Era berean, izen bera hartzen dute Bari eta Genoakoek. Gainera, Napoli eta Venezian municipalità deitzen zaie, Milanen zone di decentramento eta, Bolonia eta Florentzian quartieri.

Ikus, gainera

Kanpo estekak