Ündüreineko eliza.

Hirutako zeinutegia (zubereraz hirutako zeinütegia[1], zeinütegi hirurkuna[2], hiru püntako zeinützülia[3]) edo hiru puntako ezkila-dorrea Zuberoako eta bere inguruko eliza zenbaitek duten kanpai-horma da, kanpandorreren funtzio bera duena eta izenak dioen bezala hiru punta dituena.

Ezaugarriak

Kanpandorre mota hau eraikitzen XVII. mendean hasi zen.

Hiru puntek erlijio katolikoaren Hirutasuna irudikatzen dutela esan dute ikertzaile batzuek[4]. Baina hori ez da uste zuzena, kalbarioa irudikatu nahi baitute. Horregatik hiru punten goialdean gurutzeak egon ohi dira; batzuetan puntak berdinak dira eta beste batzuetan erdialdekoa altuagoa da. Erdialdekoari "Kristoren pinakulua" deitzen zaio eta beste biei "lapurrenak"[5].

Geografikoki asko Zuberoan daude eta gainontzekoak ere auzolurretan, dela Euskal Herrian (Nafarroa Beherea) dela Okzitaniako Gaskoinian.

Hiru puntako kanpandorreen zerrenda

Osoa izan gabe, behean estilo honetako ezkila dorrea duten elizen zerrenda eskaintzen da.

Zuberoan

  1. Maule Gaineko Andere Dena Mariaren eliza, XIV. mendekoa. Erlijio Gerren garaietan 30 urtez katedrala izan zen.
  2. Berrauteko Donibaneko baseliza, hilerriaren erdian gordetzen dena.
  3. XVII. mendeko San Frantses lizeo pribatuko baseliza.

Nafarroa Beherean

Okzitanian

Desagertutakoak

Iturriak

Zuberoako elizen galeria

Erreferentziak

  1. Allande Sokarros, Xiberoko xendak. 36 ebilaldi Eüskal Herrian, Zuberoako Herri Elkargoa, Maule-Lextarre, 2005. Ikus 26.or.
  2. Luistxo. (2022-06-19). Elizako zeinütegi hirurkuna adierazten duen seinalea.. (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  3. Ziunta mahai-jokoa, Uhaitza, Mendikota, 1997.
  4. Philippe Veyrin: Les Basques, 241.or. Arthaud, 1975eko abenduaren 20a. ISBN 2-7003-0038-6.
  5. Églises à clocher trinitaire, Gilbert Desport, Ekaina, Donibane Lohizune, 111. zkia., 2009ko 3.a. Ikus 163-174.or.

Ikus, gainera

Kanpo estekak