Hinako Ashihara | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 松本 律子 |
Jaiotza | Hyōgo, 1974ko urtarrilaren 25a |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | Nikkō, 2024ko urtarrilaren 29a (50 urte) |
Heriotza modua | suizidioa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | mangaka |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ritsuko Matsumoto (japonieraz: 松本律子 Matsumoto Ritsuko ) , Hinako Ashihara (japonieraz: 芦原 妃名子 Ashihara Hinako ) izengoitiaz ezagunagoa, (Hyōgo prefektura, 1974ko urtarrilaren 25a[1] – Nikkō, 2024ko urtarrilaren 29a[2]) japoniar mangaka izan zen.
1994an lehen komikia argitaratu zuen, Sono hanashi okotowari shimasu izenekoa, Bessatsu Shōjo Comics aldizkarian (gaur egun Betsucomi). 1995ean, ibilbide profesionala hasi zen Girls Lesson mangarekin[3].
Hainbat one-shoten ostean, lehen manga saila argitaratu zuen 1997tik 1998ra: Tenshi no Kiss. Gero beste hainbat sail argitaratu zituen: Derby Queen 1999tik 2000ra, Miss 2000n, Tenzen Bitter Chocolate 2001ean eta Sunadokei 2003tik 2005era[3].
2024ko urtarrilaren 29an hilik aurkitu zuten Tochigi prefekturan, ustez bere buruaz beste eginda, bezperan desagertu zela salatu ostean[4].
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |