Artikulu hau itxitura buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hesi (argipena)».
Zurezko hesia (zuresia), hesolaz eta ohol horizontalez osatua.
Metalezko segurtasun hesia

Hesia eremu bat ixten edo babesten duen egitura luzea da, norabaiteko igarobidea galarazten duena, batez ere landarez, laharrez edo oholez egina[1]. Hesi baten oinarrizko osagaiak hauek dira: hesola (lurrean finkatzen den egitura) eta tarteko itxitura (hesoletan finkatzen dena eta igarobidea eragozten duena).

Lursail edo lorategien inguruan ezartzen dira, bai landaguneetan bai hiriguneetan, eta bertan sartzea eragozteko edo/eta bertako biztanleen intimitatea babesteko. Animalia, pertsona eta ibilgailuen mugimendua eragotzi eta bideratzen dute. Hesi mugikorrak ere erabiltzen dira eremu batzuk aldi baterako ixteko, adibidez lanengatik edo gertakariengatik (manifestazioak, festak eta abar).

Motak

Hesia egiteko erabili den material nagusiaren arabera, hainbat motako hesiak daude:

Hesi mugikorrak bide ertzean metatuak

Hesi mugikorrak espazio publikoan jartzen diren egiturak dira, aldi baterako gertaeretan espazioak mugatzeko, hala nola ikuskizunak eta manifestazioak. Eremu publikoetako lanak babesteko ere balio dute. Gehienetan metalezkoak dira, baina plastikozkoak edo hormigoizkoak ere izan daitezke. Mota ohikoena, barrualdean metalezko hagatxoak dituen marko batek osatzen dutena da, egonkortasuna ematen dioten bi oin zabalen gainean finkatua. Alboetan, lokailu bat dute, hainbat hesi beraien artean lotzeko aukera ematen duena, hesi luze eta jarraitua eratuz.

Erreferentziak

  1. Hedi Euskaltzaindiaren Hiztegian (kontsulta: 2020-12-15)
  2. Zuresia Euskaltzaindiaren Hiztegian (kontsulta: 2020-12-12)
  3. Oholesi Euskaltzaindiaren Hiztegian (kontsulta: 2020-12-12)
  4. Hesola hesi azpisarrera Orotariko Euskal Hiztegian(kontsulta: 2020-12-12)
  5. Latesi Orotariko Euskal Hiztegian(kontsulta: 2020-12-12)
  6. Kanabera hesi azpisarreraOrotariko Euskal Hiztegian(kontsulta: 2020-12-12)
  7. Harresi Euskaltzaindiaren Hiztegian (kontsulta: 2020-12-12)
  8. Burdin hesi azpisarrera Euskaltzaindiaren Hiztegian (kontsulta: 2020-12-12)
  9. Alanbre hesi azpisarrera Orotariko Euskal Hiztegian(kontsulta: 2020-12-12)
  10. a b Larresi azpisarrera Orotariko Euskal Hiztegian (kontsulta: 2020-12-12)
  11. 420 mapa Euskararen Herri Hizkeren Atlasean (kontsulta: 2020-12-12)
  12. Lurresi azpisarrera Orotariko Euskal Hiztegian(kontsulta: 2020-12-12)
  13. Ur-hesi azpisarrera Orotariko Euskal Hiztegian(kontsulta: 2020-12-12)

Ikus, gainera

Kanpo estekak