Henrike I.a Portugalgoa Kastoa[1] (Lisboa, 1512ko urtarrilaren 31 – Almeirim, Santarem, 1580ko urtarrilaren 31) 1578tik 1580ra Portugalgo erregea izan zen.
Portugalgo inkisidore nagusia eta Lisboako kardinala zen. Haren iloba Sebastian Portugalgo erregea hil zenean egin zuten errege. Handikiak eta goi-mailako elizgizonek Portugalgo koroa Espainiako Filipe II.aren esku jar zezaten lortu bazuen ere, ez zen Espainiako erregea erregegai izendatzera ausartu, ongi baitzekien Portugalgo hirietako ordezkariak erabaki horren aurka zeudela. Hil zenean, Filipe II.a Portugalen sartu, Antonio, Cratoko prioreak gidaturiko gudarosteen aurrean nagusitu eta Portugalgo errege izendatu zuen bere burua.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike I.a Portugalgoa ![]() |