German Landazabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Germán María Landazábal Galagarza, German Maria Landazabal Galagaltza |
Jaiotza | Araia, 1884ko urriaren 11 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Gualeguay (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Juan Santiago Aranburu José Tragó (en) ![]() Valentín Arin |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta piano-jotzailea |
German Maria Landazabal Galagaltza (Araia, 1884ko urriaren 11 - Gualeguay, 1953ko maiatzaren 20a) arabar musikagilea izan zen.
Bere lehen musika-prestakuntza Araiako organistak eman zion, eta, ondoren, Gasteizen ikasi zuen, Juan Santiago Aranburu eta Francisco Viñasprerekin. Azken honek harmonia irakatsi zion. Germanek harreman estua zuen Aranburu familiarekin, besteak beste, bere irakaslearen seme-alabak, gerora musikari izan ziren Luis Aranburu eta Enrique Aranburu.
Geroago, Madrilgo kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten, eta zortzi urtez ikasi eta karrera amaitu zuen. Bere irakasleen artean, José Trago eta Valentín Arín maisuak zeuden.
1923an Argentinara emigratu zuen, eta han bizimodu apala egin zuen musika eta piano irakasle gisa Entre Ríosko probintzian.