Eugenio Montejo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Caracas, 1938ko urriaren 19a |
Herrialdea | Venezuela |
Heriotza | Valentzia, 2008ko ekainaren 5a (69 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta haur literaturaren idazlea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Eugenio Montejo (Caracas, Venezuela, 1938ko urriaren 19a - Valentzia, Venezuela, 2008ko ekainaren 5a) olerkaria, saiakera egilea eta diplomatikoa izan zen.
Poesía literatura aldizkariaren sustatzaile, Venezuelak Lisboan duen enbaxadan argitalpen zuzendari eta kultura agregatua izan zen.
Montejok hitz ederren bilduma bat eskaintzen zuen bere lanetan, eta zuhurtasuna agerian uzten zuen beti. Alfabeto del mundo (1987) antologian argi ikus daiteke bere lan lirikoek duten sakontasuna eta gardentasuna; ezaugarri horiez gainera, lasaitasuna eta patxada atzematen zaie. Montejoren sentiberatasunak gauza txikienetan jartzen zuen arreta, eta horietatik abiatuta, gogoetekin eta oroitzapenekin jositako sare bat osatzen zuen. Gehien erabiltzen zituen gaiak paisaia galduak dira. Gai nagusi horiez gainera, ohikoak zituen bidaiak, itsasoa, emakume maitatua, zuhaitzak, denbora.