Eugenia del Pino | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eugenia María del Pino |
Jaiotza | Quito, 1945eko apirilaren 19a (79 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Quito |
Hezkuntza | |
Heziketa | Emory Unibertsitatea Vassar College (en) ![]() Pontificia Universidad Católica del Ecuador (en) ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Eugenia María del Pino Veintimilla (Quito, Ekuador, 1945eko apirilaren 19a - ) garapenaren biologian aditua den zientzilari ekuadortarra da.
2000. urtean Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen[1] eta 2006an Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko kide izendatu zuten[2]. 2019an Garapenaren Biologiako Latinoamerikako Elkartearen (LASDB) saria jaso zuen[3].
Eugenia del Pino Quiton jaio zen eta 1967an Biologia Zientzien irakasle ikasketak burutu zituen Pontificia Universidad Católica del Ecuador (PUCE) unibertsitatean. "Laspau" bekaren bidez Estatu Batuetan goi mailako ikasketak egin zituen, New Yorkeko Vassar Collegen eta Atlantako Emory Unibertsitatean[4]. 1972an Ekuadorrera itzuli zen PUCEn biologia zientzien irakasle izateko. Horretan jarraitu zuen 2013an erretiroa hartu zuen arte. Gaur egun irakasle emeritoa da eta ikerketa lanetan jarraitzen du bertan.
Hainbat beka baliatuz atzerrian hainbat ikerketa egin zituen, Alemaniako Onkologia Ikerketa Zentroan (Heidelbergen) 1984-1985 , eta Carnegie Zientzia Institutuan (Baltimore, AEB) 1990an. 2006an Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko kide bihurtu zen, aurreneko ekuadortarra izan zen Akademia hartan sartzen.
Emory Unibertsitatean Xenopus laevis igelaren ernalketan arrautzaren gelatinak duen rola ikertu zuen. Ekuadorrera itzultzean baliabide ekonomiko urriak aurkitu zituen eta igel haren arrautzak erosterik ez zuenez PUCE Unibertsitateko lortegietan aurkitzen zen Gastrotheca riobambae igelarekin jarraitu zituen ikerketak. Igel martsupiala da hau, arrak bizkarrean duen poltsa batean inkubatzen baititu arrautzak. Emearen kasuan gorputzaren barnean inkubatzen ditu eta ugaztunokin nolabait pareka daiteke[5]. Gastrotheca riobambae igelaren arrautzaren garapen biologiko osoa deskribatu zuen[6].
Ohiko igelen eta igel martsupialen arrautzen garapenaren inguruan hainbat aurkikuntza egin zituen.