Didier Borotra (Nantes, Frantzia, 1937ko abuztuaren 30a - ) euskal herritar politikaria da. Franck Borotra politikaria anaia du, Claire Borotra antzezlea arreba eta Jean Borotra politikari eta tenislaria osaba. Union Démocratique Française (UDF) alderdikoa da.
Hainbat agintaldi egin ditu Biarritzeko alkate bezala, eta 1991z geroztik Frantziako Senatuan senatari ere bada. Behin baino gehiagotan azaldu du bera ez dagoela erabat euskal departamenduaren alde, baina aldi berean Pariseko gobernuak hala erabakiko balu onartzeko prest legokeela ere adierazi du. Sektore kontserbadoreen kritikak ere jasan izan ditu inoiz, esate baterako Jakes Abeberri politikari abertzalea Biarritzeko alkateorde izendatu zuenean.