Denisova leizea | |
---|---|
Дени́сова Пеще́ра | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako kraiak | Altai kraia |
Municipal district | Soloneshensky District |
Koordenatuak | 51°23′51″N 84°40′34″E |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 700 m |
Bisitagarria | bai |
Aztarnak | bai |
Denisova leizea (errusieraz: Дени́сова Пеще́ра; altaieraz: Аю-Таш, Ayu Tash, literalki Hartzaren Arroka) Altai mendietako Baxelakski mendilerroan dagoen leize bat da, Siberian, Errusia. Bertan eman diren ikerketa paleoantropologiko eta paleontologikoek garrantzia handikoak dira. Denisovako gizakiaren hezurrak aurkitu ziren bertan 2010ean, orain dela 40.000 urtekoak. Gizaki hauek ez dira ez Homo neanderthalensis ez Homo sapiens, ADN ikerketak erakusten duenaren arabera[1].
Kobazuloan Paleolito osoan zehar okupazioa egon da, izan Neandertal, izan gizaki moderno. Orain dela 50.000 urteko hezurrezko jostorratz bat ere aurkitu zen bertan 2016an, inoiz aurkitu den jostorratzik zaharrena[2].