Chris Barber | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Welwyn Garden City, 1930eko apirilaren 17a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Welwyn Garden City, 2021eko martxoaren 2a (90 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ottilie Patterson (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Paul's School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musika-talde gidaria, orkestra zuzendaria, trombonist (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Chris Barber's Jazz Band |
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | tronboia |
Diskoetxea | Decca (en) ![]() |
chrisbarber.net | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Donald Christopher Barber (Welwyn Garden City, 1930eko apirilaren 17a - Ibidem, 2021eko martxoaren 2a), musika munduan Chris Barber gisa ezaguna, Britainiar Inperioko Ordena zuen[1] jazz musikari, tronboi jole eta orkestra zuzendaria izan zen.[2]
Jazz munduan eragin handia izan zuen bere lanak. Erresuma Batuan arrakasta handiko albumak plazaratu zituen, batez ere jazz tradizionalaren esparruan. Lonnie Doneganekin kolaborazio garrantzitsuak egin zituzten: biek ala biek 1950. hamarkadan skiffle generoa zabaldu zuten, batez ere biek batera plazaratu zuten "Rock Island Line" abestiari esker. Doneganekin batera eta, geroago, Alexis Kornerrekin egindako kolaborazioak Barber rhythm and blues britainiarraren ezinbesteko izena bihurtu zuten. 1960. hamarkadan ere "música beat" mugimenduan arrakasta itzela izan zuen.