Chinatown 1974ko Roman Polanski poloniar-frantziar zinema zuzendariaren neo-noir filma da; hor, zuzentzeaz gain, antzeztu ere egin zuen.
Hamar Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, baina bakarra irabazi: Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria. 1990an The Two Jacks izeneko jarraipen filma izan zuen.
Los Angeles hiria, 1930eko hamarkada. Jake Gittes detektibe pribatuak (Jack Nicholson) hiriko ur-konpainiako ingeniari Hollis Mulwrayren (Darrel Zwerling) emaztea dela dioen emakume bati harrera egin dio: hark senarra beste emakume batekin dabilela esan dio. Hala ere, hurrengo egunetan Mulwrayren benetako emazte Evelyn (Faye Dunaway) detektibearen bulegoan agertu da, Ida Sessions (Diana Ladd) deritzon lehenbiziko emakumeak Gittes ergel gisa eta lotsagarri laga baitu. Mulwray hil berri dutela, kasua ikertzeko asmoz bi bezerok Gittes birritan kontratatu dute: orduan, detektibea guztiaren atzetik zer dagoen jabetu da, hots, higiezinen negozio erraldoia, familiako sekretuak eta diru egarri izugarria.