Arturo Erregea (animea) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Izenburua | 円卓の騎士物語 燃えろアーサー | |||
Jatorrizko hizkuntza | japoniera | |||
Jatorrizko herrialdea | Japonia | |||
Sasoi kopurua | 2 | |||
Atalak | 30 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | abenturazko anime eta manga | |||
Hizkuntza | japoniera | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Arthurian romance (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Tomoharu Katsumata Masayuki Akehi (en) | |||
Gidoigilea(k) | Sukehiro Tomita (en) | |||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Toei Animation (en) | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | Fuji Television | |||
Hasiera-data | 1979ko irailaren 9a | |||
Amaiera-data | 1980ko martxoaren 3a | |||
kronologia | ||||
|
Arturo Erregea (japonieraz: 円卓の騎士物語 燃えろアーサー Entaku no Kishi Monogatari Moero Āsā , lit. Mahai Biribileko zaldunen istorioa: Arturo liluragarria) Toei Animationeko ekoiztutako japoniar marrazki bizidun saila da. Euskal Herrian ETB 1 kateak euskaraz lehendabiziko aldiz 1984. urtean eman zuen, arrakasta handiz, eta garai hartako haur euskaldun askok haren abestiak buruz ikasi zituzten. Sail hau Artur erregearen kondairan oinarrituta dago.
ETBk marrazki bizidun hauek hiru alditan eman zituen:
Kontakizuna Arturo erregea haurra delarik hazten da, Uther Erregea bere aitak Kameloten agintzen du. Aldi horretan bertan, Kamelot irrikatzen duen Lavik erregeak erresuma erasotzen du. Arturoren gurasoak bertan hiltzen dira baino Merlin aztiak beren semetxoa heriotzatik salbatu eta haurra zaldun baten babespean jartzen du. Zaldun honek urteetan zehar haur hori bere semea balitz bezala hezten du.
Arturo mutikoak 15 urte betetzean bere aitaorde eta Kay anaiordearekin batera zaldun lehiaketa batetara joaten da. Lehiaketa honetan zehar Excalibur ezpata bere ingudetik ateratzea lortzen du, honenbestez Arturo Ingalaterrako legezko erregea dela egiaztatuz. Une horretantxe Arturoren aitaordeak errege leinuko jatorria duela azaltzen dio. Ordudanik Arturo erregeari bere bidean zehar hainbat adiskide berri gehitzen joango zaizkio: Lantzelot, Tristan, Genobeba (Arturoren emazte eta Kameloteko erregina bilakatuko dena), Pertzeval, Merlin, Uther eta Igraine, horiekin batera Mahai Biribila osatuko dute, eta Lavik erregearen eta Medessa sorgin zitalaren aurka borrokatuko dira.
Sarrerako abesti osoaren euskarazko bertsioa ikusgai webgune honetan dago.
« | Baso barruan zehar zaldun bakar bat doa. |
» |
Amaierako abesti osoaren euskarazko bertsioa ikusgai eta entzungai webgune honetan dago.
« | Arturo Errege eta Ginebra Erregina, Kamelot Gorteko bikote atsegina. |
» |