Aras / Araz / Araxes Արաքս (hy), Araz (az), ارس (fa) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.072 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°20′17″N 41°19′42″E / 39.33792°N 41.32823°E |
Estatu burujabe | Iran |
Probintzia | Ekialdeko Azerbaijan |
Leku geografikoa | Armeniar goi-ordokia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 102.000 km² |
Arro hidrografikoa | Caspian Sea Basin (en) |
Ur-emaria | 285 m³/s |
Iturburua | Erzurum probintzia |
Bokalea | Kura |
Aras edo Araz edo Araxes[1] (persieraz: ارس, armenieraz: Արաքս, azerbaijaneraz: Araz) Kaukasoko ibaia da. Turkiako Erzurum probintzian jaio, Turkia eta Armeniaren arteko muga egiten du, aurrerago Turkia eta Nakhitxevanen (Azerbaijan) artekoa, ondoren Iran eta Nakhitxevanen artekoa, gero Iran eta Armeniaren artekoa, aurrerago Iran eta Azerbaijanen artekoa eta, azkenik, Azerbaijanen sartuta, Sabirabad hiritik hurbil Kura ibaira isurtzen da. Kuraren ibaiadar nagusia Aras da. Elkargunean arroa (102.000 km²) Kurarena (86.000 km²) baino zabalagoa da.
1897an gertatutako uholde baten ondotik, Aras ibaiaren adar bat (1909an kanalizatua) Kaspiar Itsasora zuzenean isurtzen da[2]. Aras denetara 1.072 km luze da.
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |